GARA > Idatzia > Kultura

Eszenak

Manuelucho kolonbiarra larunbatean berpiztuko dute Tolosako Topic-en

Eskuzko txotxongiloen helduentzako ikuskizun honen estreinaldia larunbatean izango da Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroan. Prestaketa luzearen ostean, Aragoin ere izango dira Bogotara itzuli aurretik.

p057_f01_96x74.jpg

GARA | TOLOSA

Teatro Comunidad izeneko txotxongilo talde kolonbiarra Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroan sorkuntza egonaldia egiten ari da «El Fantoche» lanaren eszenaratzea prestatzeko.

Helduentzako txotxongilo ikuskizuna da eta Los Titiriteros de Binéfar Aragoiko taldearekin elkarlanean egindakoa da, eta gainera, Tolosan Paco Paricio zuzendari saridunarekin ari dira lanean. Larunbatean estreinatuko dute .

«El Fantoche» lanak 1914an Sergio Londoñok sortutako Manuelucho panpina ahanzturatik berreskuratzen du. Ikuskizunak herri baten historia kontatzen du, non maltzurkeria eta ustelkeria hainbeste urtetan onartua izan delarik, deabruari saltzear ikusiko du bere burua.

Apirila eta maiatza bitartean, txotxongiloen eraketan, testuaren eta testuinguruaren azterketan eta eszenaratzearen prestaketan buru-belarri aritu ziren kolonbiarrak. Hilaren 27an eta 28an Aragoiko Abizanda herrian emango dute, eta abuztuan jaioterrira itzuliko dira Bogotan emanaldia egiteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo