GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Basque Culinary Center-ek goi mailako jakintzagai bihurtu nahi du sukaldaritza

Zenbait euskal sukaldari ezagunek Mondragon Unibertsitatearekin eta instituzioekin batera sortutako fundazioak Basque Culinary Center (BCC) sustatu zuen, eta atzo mundu osoko sukaldari talde batek haren Nazioarteko Aholkularitza Batzordea eratu zuen. Sukaldari horiek munduko onenetakoak izateak euskal sukaldarien proiektuaren garrantzia berresten du. Ez da nolanahiko ekimena, horrenbestez. Hala iruditzen zaio aholkularitza batzorde horren presidente Ferran Adriari ere, atzo proiektuaren «sendotasuna» nabarmendu zuen eta. BBCren beste aholkularietako batek, Yukio Hattori japoniarrak, berriz, BCC «munduko gailur gastronomikoa» izango dela esan zuen atzo. Aholkularitza batzorde horretako sukaldariak, bestalde, harro agertu ziren BCCren aholkularitza kontseiluan parte hartzera deitu dituztelako.

Sukaldaritza hainbaten lanbidea izan da aspaldi luzetik, edo beste hainbaten jarduera ludikoa, eta hala segituko du izaten, baina euskal sukaldarien proiektuak goi mailako jakintzagai bihurtuko du. Ezin esan, beraz, «beste ezertarako balio ez duena» kozinatzen ikastera joan dadila.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo