GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

ARANTZA OSINAGA OLABE Burlata

Iruñeko Udalaren kanpalekuak

Iruñeko Udalak Hiri Kanpalekuak antolatu ditu, 5 egunerako, «Done Jakue bidea egiten» lelopean. Lau eta 11 urte arteko haurrei zuzenduta daude, asteko 63 euroren truke. Gaztelaniazko kanpalekuak, jakina.

Bost data ezberdinetan antolatuta zeuden. Nire bi alabak apuntatu nituen, 2010eko abuztuaren 2tik 6ra eta 9tik 13ra. Hasiera batean, Iruñeko jendeak lehentasuna du, baina, lekua baldin badago, edonork eman dezake izena.

Aurreikusitako haur kopurua 25ekoa zen talde bakoitzean. Nik aukeratutako datetan lauk eman zuten izena lehenengo asterako eta zazpik hurrengorako. Ondorioz, bertan behera geratu dira kanpalekuak.

Halere, konponbiderik izan dugu. Ipesen antolatutako tailerretan apuntatu ditut, abuztuaren 2tik 15era. Honetan, astero 75 euro dira. Taldea osatzeko ez da arazorik izan, 40k eman baitute izena. Euskarazko kanpalekuak dira.

Honen guztiaren inguruko hausnarketa hauxe da: eskaria non dagoen ikusita, zergatik ez ditu euskarazko kanpalekuak antolatzen Iruñeko Udalak?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo