GARA > Idatzia > Ekonomia

Alemaniako enpresari ugari Merkelen energia politikaren aurka batu dira

Enpresa, finantza nahiz industria sektoreetako 40 buruzagi baina gehiagok idatzi bateratua osatu dute, batez ere, energiaren alorrean Merkelen gobernuak har ditzakeen erabakien aurka. Aurrekontua antolatzeko energia-zerga berriak sortzearen aurka daude.
p028_f01_199x108.jpg

GARA |

Alemaniako enpresa, finantza eta industria arloetako 40 buruzagi baino gehiagok indarrak batzea erabaki dute Angela Merkel kantzilerraren aurrekontu politiken aurkako kanpaina batean, bereziki, energiaren esparruan, "Handelsblatt" egunkari alemaniarrak argitaratu duenez.

Enpresarien aliantza horretan herrialdeko boteretsuenak bildu direla esan du egunkariak, ardura handiak dituzten enpresaburuek osatu dutelako. Besteak beste, Deutsche Bank-eko kontseilari Josef Ackermann, baita bere Bavariako homologo Werner Wenning, Thyssen-Krupp eta Ekkehard Schulz nahiz BASF-eko Jürgen Hambrecht daude aliantzan. Alemaniako lau energia talde nagusietako arduradun gorenek ere bultzatu dute Merkelen aurkako kanpaina, E.ON, RWE, Vattenfall eta EnBW taldeetakoek, hain zuzen ere.

Energia zergak

«Aurrekontua energia-zerga berriekin berrantolatzeko apustua egiten duen politikak etorkizunerako beharrezkoak diren inbertsioak blokeatzen ditu», adierazi dute aipaturiko enpresaburuek, osatu duten idatzi bateratuan.

Era berean, energia-hornidurak «eskuraerraza» izan behar duela defendatu dute enpresariek euren idatzian eta Merkelen Gobernuak ezarri nahi duen erregaien gaineko zerga kritikatu dute, baita ingurumen-tasa handitzeko duen asmoa ere. Izan ere, energia berriztagarriek, eta eguzki-energiak bereziki, epe luzean gastu gehigarri esanguratsuak sortzen dituztela baieztatu dute. Aurtengo ekitaldian, esaterako, gastu horiek 8.000 milioi eurokoak izango direla jakinarazi dute.

Egunkari alemaniarrak adierazi duenez, manifestua orain plazaratzea ez da kasualitatea, eta Gobernuak datozen asteetan har ditzakeen neurriekin enpresariak arduratuta daudela baieztatu du. Izan ere, energiaren alorrean Alemaniako Gobernuak okerreko erabakiak har ditzakeela uste dute, bereziki herrialdeko energiaren arloa antolatzeko etorkizuneko ereduan energia nuklearrak izan dezakeen garrantzia baloratzeko orduan. «Gizarteak, ekonomiak eta zientziak energia nuklearra barne hartuko duen `mix' baten alde azaldu duten babes zabalak erakusten du energiaren auzia ez dela soilik ingurumen kontu bat, eta industria alorreko politika ere aintzat izan beharko luke», esan du Hans-Peter Villis EnBW energia taldeko lehendakariak.

Herrialdeko beste enpresa handi bateko zuzendari batek «Handelsblatt» egunkariari nabarmendu dionez, berriz, enpresarien ekimenaren ezaugarririk deigarriena da sinatzaile gehienak energia sektoretik kanpoko kideak direla. Hein horretan, iragarpen hori Gobernuarentzat «abisu bat» izan dela uste dutela azaldu du.

eskuraerraza

Energia-hornidurak eskuraerraza izan behar duela defendatzen dute enpresariek eta erregaien gaineko zerga sortzea baztertzen dute. Era berean, ingurumen-tasa handitzeko Gobernuak azaldu duen asmoaren aurka daudela adierazi dute.

Los empresarios alemanes piden recortar las vacaciones

La organización empresarial alemana BVMV ha propuesto una reducción temporal de las vacaciones de los trabajadores germanos, actualmente de seis semanas al año, para facilitar la salida de la crisis, según una nota enviada a sus afiliados y recogida ayer por el diario «Bild». «La mediana empresa tiene ahora de nuevo sus carteras de pedidos llenas, como necesitaba. Y para garantizar el crecimiento, las vacaciones pagadas deberían reducirse hasta las cinco semanas», señaló la patronal. Aún más lejos llega la asociación empresarial UMW que en el citado diario abogó por reducir las vacaciones de los trabajadores alemanes en dos semanas, para dejarlas en cuatro.

El Instituto de la Economía Alemana calificó la propuesta de «error» y propuso, por el contrario, dar más días libres. Desde el partido de La Izquierda criticaron que la propuesta supondría a los empleados trabajar más tiempo por el mismo dinero y la Unión Socialcristiana (CSU) de Baviera recordó que su estado federado es el que más vacaciones tiene en toda Alemania y sin embargo está en cabeza entre los más implicados en el crecimiento del conjunto del país. GARA

ENERGIA NUKLEARRA

Energiaren arloa antolatzeko etorkizuneko ereduak energia nuklearra barne hartzea nahi dute, diotenez, energia nuklearra ez baita soilik ingurumen kontua, industria alorreko politika ere aintzat izan behar du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo