GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Avironek lehen zati itzela eginda erabaki du auzia

Baionako taldeak oso itxura ona eman zuen, eta bi garaipenekin sailkapeneko goialdean kokatuko da.

AVIRON 27

AGEN 0

Jon LEUNDA

Bitik bi, ametsetako hasiera izan du Avironek aurtengo Ligan. Lehen bi neurketetan garaipenak lortu dituzte lapurtarrek, eta atzo ere itxura paregabea emanez, batez ere lehen zatian.

Zuri-urdinek gaitzeko lehen zatia egin zuten. Agen azpian eduki zuten, eta norgehiagoka erabakita utzi zuten. Bouyetek hirugarren minutuan aitzineratu zituen euskaldunak zigor bat gauzatu ostean, eta handik bost minutura lortu zuen Lindek lehen entsegua. Boyetek ostikoa barrura sartu zuen, eta 10-0 aitzinetik ziren.

Jokoa ez zen batere aldatu, eta 27. minutuan Boyetek aldea gehitu zuen. Hala ere, 31. minutua erabakigarria izan zen, izan ere hor lortu zuten beste entsegua, eta 20-0koa jarri zuten markagailuan, neurketa ia erabakita utziz. Bigarren zatia askoz ere lasaiagoa izan zen. Avironek jokoa moteldu egin zuen, eta hori normaltzat jo behar da, oraindik abuztua baita, eta Agenek, berriz, ez zuen ezer egin. Une batzuetan ematen zuen zerbait egin nahi zutela, baina ez zuten asmatzen.

Zuri-urdinek lasai jokatu zuten, eta neurketa amaitzear zegoela heldu zen errematea, transformatutako entsegu batekin. Horri esker, lapurtarrak sailkapeneko goialdean jarriko dira, baina oraindik ligari asko geratzen zaio, eta denetarako astia izango da. Badaezpada ere, komeni da puntuak pilatzen joatea, eta horretan oso ongi hasi da Lievremontek eta Gajanek zuzentzen duten taldea. Orain hasitako bide on horretatik jarraitzea komeni da.

Gernika y Ordizia se enfrentan en Urbieta

Falta menos de un mes para que se inicie la División de Honor y los equipos siguen con su preparación de cara al inicio liguero. Los aficionados tienen hoy una gran oportunidad para ver en acción a dos de los conjuntos vascos que militarán en la categoría, ya que el Bizkaia Gernika y el Ampo Ordizia se enfrentan en el campo de Urbieta de Gernika a las 17.00. Los dos conjuntos acudirán al duelo con todos sus efectivos, incluyendo los fichajes que han realizado para potenciar el nivel de cara a la nueva temporada.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo