GARA > Idatzia > Kirolak> Arrauna

KAE-1 liga

Camargok ez du hutsik egin

Seigarren bandera lortu eta gero, kantabriarrek eskura dute igoerako kanporaketetara sailkatzea eta oker handirik ezean, Santurtzirekin lehiatuko dira. Isuntzak garesti ordaindu ditu azken emaitza txarrak.

Ander GARTZIA

Denboraldiko seigarren garaipena erdietsiz, Camargok KAE ligako sailkapenean aurrea hartu du, eta horrenbestez, igoerako kanporaketetan lehiatzeko aukera garbia du. Izan ere, liga txapelketa bukatzeko bi estropada falta dira -gaur azken-aurreko proba puntuagarria jokatuko dute Bilbon, 12.30etik aurrera-, eta kantabriarrek soberan erakutsi dute hausturarik gabeko ontzi sendoa osatu dutela.

Atzokoan, Hondarribiko uretan jokatutako estropadan, Pedro Antonio Gabantxoren gizonak nagusi izan ziren beste behin ere, eta Santurtziri 15 segundotik gorako alde ateratzeko gai izan ziren. Kantabriarrak ederki estutu zituen, ordea, Zierbenak. Bizkaitarrak estropadaren buru izatera ere iritsi ziren, gainera, bigarren maniobra burutu eta gero, baina bukaerako lan gogorrean ezin izan zioten Camargoren erritmo gogorrari eutsi. Hala, "Virgen del Carmen" traineruak bigarren bandera lortu du erreskadan, eta datorren denboraldian Kantauri itsasoko ontzirik onenen artean lehiatzeko helburua gero eta hurbilago du.

Aurkariak makal

Hori gutxi ez-eta, aurkari nagusiak kamuts aritu dira denboraldiaren zatirik garrantzitsuenean; ez Santurtzik, ez Isuntzak ez dute mailarik onena eskaini denboraldiaren azken txanpan eta lekeitiarrek pairatutako ahulaldiak ia aukerarik gabe utzi du "Lekittarra" trainerua. Gaitzerdi, beraz, santurtziarrentzat. "Sotera" ontziak bigarren postuari eusten jarraitzen dio lau puntuko abantailarekin, eta behar izanez gero, gairapen kopuruari dagokionez ere abantaila du. Hala, oker handirik ezean, bizkaitarrak kantabriarrekin batera arituko dira irailean izango diren igoerako kanporaketetan.

Sailkapeneko beheko postuei dagokienez, Getxok aurrerapuso galanta eman zuen mailari eusteko borrokan, eta meritu handiko zortzigarren postua eskuratu eta gero, zazpi puntoko abantaila du Busturialdearekiko. Azken ontzi horrek, Trintxerperekin batera, jaitsierako kanporaketei egin beharko dio aurre.

XV Regata promoción de Hondarribia

Getaria-Tolosa se corona tras ganar la última prueba

La trainera de Getaria-Tolosa conquistó el título de la liga guipuzcoana con una nueva victoria. Las patroneadas por Olatz Aldalur fueron las más rápidas en la Txinguidiko V. Bandera y aventajaron en más de 10 segundos a Zumaia, segundo clasificado. En tercer lugar finalizó Pasai Donibane a 15 segundos, mientras que Hondarribia acabó cuarto. Tras la exitosa campaña, el bote de Getaria-Tolosa centrará sus fuerzas para intentar lograr la Bandera de la Concha.

A. G

1.tXanda

2.tXanda

3.tXanda

MUJERES

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo