Txistularien Bandak Bilboko Aste Nagusia agurtuko du igandean
GARA | BILBO
Ohi duen legez, Bilboko Udal Txistulari Bandak Aste Nagusia agurtuko du igandean, 80 musikari baino gehiago bildu eta eguerdiko 13.00etan Plaza Barrian kontzertua jota.
Garikoitz Mendizabal (zuzendaria), Asier Garcia, Idoia Kareaga eta Gorka Zabaletak osatzen dute Udal Txistulari Banda. Horiekin batera, Euskal Herriko Txistulariak, Bilboko Gaitariak, San Anton abesbatza, Metal Boskotea eta Xabier Madina, Xabi Zabala, Elur Arrieta, Iñaki Telleria, Ritxi Salaberria eta Iñigo Eskubik ere joko dute etzi.
Hamaika kantuz osatzen den kontzertuan, dagoeneko klasiko bihurtuak diren «Joxe Migelen batela», «En mi viejo San Juan» edo «Martxa baten lehendabiziko notak» herrikoiak joko ditu, besteak beste.
Ohiko alardea
Txistularien Alardea Aste Nagusiko ekimen tradizional eta maitatuenetarikoa bihurtu da Areatzan Bizkaiko Txistularien Elkarteko Bilboko Delegazioak antolatzen zuen garaietatik. 2005etik Udal Txistulari Banda arduratu da antolakuntza lanetan eta ordutik Kepa Junkera, Los Cinco Bilbaínos, Imanol Urkizu, Pirritx eta Porrotx edo Zigor Sagarna ospetsuak ere gonbidatu bezala aritu izan dira kontzertuetan.