GARA > Idatzia > Kultura> Zinema

Hamar euroren truke, nahi duen oro bilaka daiteke pelikula ekoizle

GARA | BILBO

Crowfunding ingelesezko hitza ezezaguna, arraroa eta ahoskatzeko ezinezkoa dela dirudien arren, pixkanaka gero eta arruntagoa izango da, horrela esaten baitzaio film bat pertsona anonimo askoren artean ekoizteari. Hain zuzen, Victor Cabaco Ordoñez zuzendariaren «(Todos los días) antes de morir» pelikula izango da estatu espainolean horrela ekoiztuko den lehen pelikula.

Olivia Molina, Pablo Pujol eta Gorka Aginagalde, filmeko aktoreetako batzuk, Bilbon izan ziren atzo ordaintzen laguntzeko prest dagoen jendearen bila. 10 eurotik gora ipinita, bakoitzak nahi duen diru kopurua jar dezake eta trukean, jarritakoaren neurriko irabaziak eskuratuko ditu. Honez gain, eszenaren bat errodatu edota filmaketa lanak bertatik bertara ikusteko bisitak zozketatu zituzten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo