DONOSTIAKO TORNEOAREN FINALA PALA
Leitzarrek bederatzigarrena ere irabaziko al dute? Gaubeka y Beldarrain ya están en la final
A.A.
Gaur gauean jokatuko dute Xala-Apraiz eta Bengoetxea VI.a-Barriola bikoteek Donostiako Torneoaren finala (23.15, ETB-1). Udako laugarren torneoaren amaiera izango da eta Leitzako bikotea da garaipena lortzeko faborito argia. Izan ere, zortzi partida daramatzate segidan galdu gabe eta aurreko asteleheneko finalerdian eman zuten erakustaldia ez da berehala ahazten den horietakoa.
Gezurra badirudi ere, Oinatz Bengoetxeak eta Abel Barriolak bi partida bakarrik jokatu dituzte batera 2007az geroztik, baina hala ere urte osoa elkarrekin arituko balira bezala mugitzen dira kantxan. Eta elkar ulertzeko duten gaitasunari biek oraintxe bertan duten aparteko sasoi puntua gehitzen badiogu, emaitza beldurgarria da.
Halaxe onartu zuten astearteko finalerdia amaitutakoan Xalak eta Apraizek, beste bikote finalista osatzen duten bi pilotariek. Baina Lekuineko aurrelaria oso fresko itzuli da programazioetara, eta bere lehen final handia jokatuko duen Alexis Apraiz gernikarrak zertxobait laguntzen badio, saiatuko da Barriolari sufriarazi eta aurrean tantoak amaitzen.
GARA | BILBO
Gaubeka y Beldarrain son los primeros finalistas del Torneo Bilbo Hiria tras derrotar en un buen encuentro a Urkijo e Imanol por 45-37. El encuentro fue muy bueno y los a priori menos «gallos» de cada pareja fueron los mejores: Urkijo por parte de los derrotados y Beldarrain por parte de los vencedores. La clave estuvo en la recta final. Con el 29-34 parecía todo definido, pero Gaubeka acertó y, ayudado por un seguro Beldarrain, lograron igualar la contienda a 36 y a 37. Una falta de saque de Luján decidió el partido. Hoy se juega la segunda semifinal entre Fusto-Larrinaga y Ziskar II-Imanol.