ERRUGBIA
Avironek orain arte egindakoa merezita lortu duela frogatzen hasi behar du
Jon LEUNDA I
Aviron orain arte lan bikaina egiten ari da. Sailkapeneko lehen postuan dago, baina seigarren jardunaldia hastear da, eta Baionakoek orain arte egindakoa ez dela halabeharrez lortua frogatzen hasi beharra dute.
Zaleak pozarren eta ilusio handiz daude, eta hori indartzeko aukera dauka gaur, 20.45etik aurrera, Clermont hartuko baitu Jean Dauguer zelaian. Frantziarrak Liga irabazteko faboritoen artean daude, eta une honetan hirugarren daude, baionarrengandik hiru puntutara.
Norgehiagoka oso erakargarria da, eta Canal + telebista kateak zuzenean eskainiko duen arren, harmailak erabat beteko dira, gaur irabaziz gero, talde handi bat zazpi puntura utziko baitute.