GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Irlandaren eredua deserosoa da Madrilentzat

Bairbre de Brun eta Alex Maskey Sinn Feineko ordezkariak badira nor gatazka politiko baten konponbideaz iritzia emateko. Hala egin zuten atzo, eta ETAren adierazpenaren ondorengo aukera baliatzeko eskatu zuten. Eta ez dira eskaera hori egin duten bakarrak. Bruselako Adierazpenak -ETAren su-etenaren aurretikoa-, nazioarteko izen handiko zenbait iritzik, Europako Batzordearen harrera itxaropentsuak, Friendship taldearen eskaerak..., ordea, Estatu espainolaren mespretxua edo ezaxola baino ez dute jaso. Testuinguru horretan etorri dira Sinn Feineko ordezkariak, «denei bihotz ematera». Eurek gatazka politiko baten adierazpen bortitza bizi izan dute urte luzeetan, eta haren konponbidearen parte ere badira. Horrenbestez, horien eta beste askoren aholkuek eskertzeko modukoak izan beharko lukete Euskal Herriko gatazkaren konponbidea aurkitu behar duten guztientzat. Hala ere, Madrilgo Gobernuak eta Estatuko sektore immobilistek ez dute argudiorik aholku horiei muzin egitea zuritzeko. Debekua, kriminalizazioa eta errepresioa dute argudio bakar. Behin baino gehiagotan heldu izan diote Irlandaren ereduari, beti ere IRAren jokabidea aipatuz, sarri esan izan dute indarkeriarik gabe aukera guztiak zilegi direla. Baina orain Irlanda inoiz baino eredu deserosoagoa dute. Izan ere, egoerak ez dira berdin-berdinak, baina konparaketak jarrera hertsiak nabarmentzen ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo