GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

JOKOAK

Urrestik eta Lapazaranek aurreikuspenak bete egin dituzte

J.L.

Xabier Urrestik eta Joxe Lapazaranek iragarpen guztiak bete egin dituzte, eta beraiek irabazi zituzten herenegun Aizarnazabalen jokatu ziren Euskal Herriko orga-joko eta ingude-altxatze probetako txapelak. Aizarnazabalgo plazan jende ugari batu zen finalak ikustera. Orga-jokoan, zortzi kirolari lehiatu ziren, eta Urrestik guztira, 4 itzuli 9/12ko eta 1,50 metro egin zituen. Bigarren postuan sailkatu zen Lartzabal, eta honek 4 itzuli eta 3/12ko egin zituen. Hirugarren, Perez sailkatu zen 3 itzuli 4/12ko eta 1,47 metro eginda.

Ingude-altxatzen, Joxe Lapazaran zen faboritoa, eta bera gailendu zen, 18 kiloko ingudeari minutu eta erdian 94 jasoaldi emanda. Bigarren, Aioroa nafarra sailkatu zen 93 jasoaldi emanda, eta hirugarren, berriz, Irizar, 87rekin. Guztira zazpi kirolari lehiatu ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo