GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Itxaro Borda 2010/10/14, Berria

Hiru

Hirugarren greba eguna. Bourse du Travail delakoan juntatu ziren grebalariak eta trenbideetako langileak, mugimenduari nolako jarraipen eman eztabaidatzeko. Zailena zen astearteko manifestaldi-extasiaren ondotik gaur arteko juntaren egitea. Ozka gainditu eta sarri jende-biltzea antolatzen da Baionako Herriko etxearen aitzinean. Kideak konbentzitu behar ziren borroka hau zuzena zela, agiriak idatzi eta plazaratu, oldearen burdinezko muturrak diren cheminots-en batzarretara joan.

Solasak garatzean premiazkoa zen bakoitzak aspaldian saihestutako egiazko berbak erabiltzea, mugimendu soziala, lan uztea edo perturbazioa eufemizatzaileen ordez greba adibidez, ekintza zehatzak irudikatzea eta elkartasun guneak aurkitzea sindikatu handien arduradun patetikoek greba hitza murduka ez zezaketen unean. Anartean SUD, CNT eta LAB-ekoek ehuten dituzten sareak: ez da mirakuilurik, beti txikiek, baztertuek, itsusiek dute ahultasunaren iraupena segurtatzen. Minoritarioak garela ohartzeak etsitu gaitzake, baina beste aldetik gauza ederra ere da naski.

Indartsuenak ez izan arren, Louise Michelek aipatzen zituen tous ceux qui vont luttant toute une vie ardente agurtzen ditugu hemendik beretik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo