GARA > Idatzia > Ekonomia

Kemen enpresa behin betiko itxiko dute abenduaren 31n

p020_f02_088x072.jpg

GARA | GASTEIZ

Gasteizko Kemen enpresak bere jarduera osoa bertan behera utziko du heldu den abenduaren 31n, eta, ondorioz, bertan lan egiten duten 116 langileek lanpostua galduko dute.

Enpresak atzo igorritako oharrean azaldu zuenez, zuzendaritzak eta enpresa batzordeak akordioa hitzartu dute aurkeztutako enplegua erregulatzeko espedientearen inguruan. Akordio horren arabera, 90 langileri berehala etengo diete kontratua, eta gainerako 26 lagunek lanean jarraituko dute urte bukaera arte egin beharreko lanak bukatzeko.

Kemenek hartzekodunen lehiaketa aurkeztu zuen iragan maiatzaren 13an, bere egoera ekonomiko zailak bultzatuta. Izan ere, 2008ko datuekin alderatuz, enpresaren salmentak %47 jaitsi dira, eta jaitsiera are handiagoa da 2007ko datuekin alderatuta: %55. Horren ondorioz, enpresaren diru sarrerak jaitsi ziren eta oso egoera txarrean geratu zen.

Akordioak azaltzen duenez, Kemenek ateak itxiko ditu urte bukaerarekin batera. Haworth taldeak, Gasteizko enpresaren jabe denak, esan duenez, Gasteizko lantegia itxi arren, bere proiektuak aurrera jarraituko du Estatu espainolean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo