GARA > Idatzia > Ekonomia

Angeluko posta bulegoko bi langile gose greba egiten hasi dira beren lan baldintzak salatzeko

p034_f02.jpg

Ainize BUTRON | BAIONA

Angeluko posta bulegoan «baldintza egokietan lan egiteko bitartekoak» murriztu dituztela-eta, joan den astelehenetik greba egitea erabaki zuten langileek, eta horretan, hiru langilek bulegoaren atean lo egiteko hautua egin zuten. «Berriki gure posta gunean langile bat bere buruaz beste egiten saiatu da. Lanean bizi dugun egoera jasangaitzaren ondorioa da gertakizun hori», argitu zuen Isabelle Lefevre grebalariak. Zuzendaritzak asteartean negoziazioa eteteko asmoa zuela jakinarazi, eta bi langile «gose greba mugagabea» egiten hasi ziren atzo gauean. Beste zazpi langilek bertan lo egiteko oihalezko etxeak finkatu zituzten.

Atzo arratsaldean, Olivier Dartigolle Alderdi Komunistako Estatu frantseseko bozeramailearen sostengua jaso zuten. Dartigollek zuzendariarekin hitz eginen duela hitzeman zien langileei, egoeraren «larritasunaz» ohartarazteko. Horretaz gain, lekuko hautetsi guztiak deitu zituen Angeluko postako langileak sostengatzeko eta zuzendaritzak negoziazio mahaian jarrai dezala eskatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo