Athletic eta Osasuna, igandeko derbiari begira
Talde bakoitza bere armen bila, garaipena lortzeko ustetan
«Erritmo gogorra ezarri» nahi dute Orbaizek eta Susaetak, «etxeko presioaz baliatuz». Gorritxoek kanpoan «ganoraz» jokatu nahi dute.
Arnaitz GORRITI
Etxean uso, kanpoan otso, edo halako zer edo zer esan liteke Athletic zein Osasunari buruz, baina errealitatea hala dela onartzeak ez du esan nahi hala onartu behar denik. Batez ere Osasunaren kasuan; izan ere, Athleticek, etxean jokatzen duela-eta, San Mamesen erakusten duen itxura on horri eustea du helburu igandean.
Bakoitza bere armen bila ari da astean zehar, partidako sasoia iritsi eta norgehiagokari ganoraz ekiteko. Hala, bilbotarren aldetik, «erritmo bizia» eta «presioa» omen dira gorritxoei irabazteko baliabiderik onenak. Bai, behintzat, Pablo Orbaizen eta Markel Susaetaren aburuz.
«Etxetik kanpoko partidak oso gogorrak izan dira azkenaldian, baina San Mamesen lan ona egiten ari gara», adierazi zuen Eibarko erdilariak. «Kanpoan hanka-sartze txikiena ere garesti ordaindu dugu Valentzia, Vila-real eta Real Madrilen aurka; etxeko neurketetan, aldiz, presio latza jarri dugu 90 minutuetan eta horrek emaitza ona eman izan digu», gaineratu zuen.
Athleticeko jokalariek iazko partida dute gogoan -nola ez! Aurreneko minuturako lehenengo gola sartuta, nahikoa erraz nagusitu baitziren Caparrosen mutilak- eta hori bera errepikatzea gurako lukete. «Osasunaren kontrako partida gogorra izango da. Gure aldetik, iazko partidaren antzera planteatu behar dugu: beraiek area barruan sartu eta sortzen ditugun aukerak gauzatu», iritzi zion Susaetak.
Orbaiz, aldiz, kanpoan jasotako gol zaparrada etxean «geratzeko» gai izango dela adieraziz azaldu zen prentsaurrekora. Bestalde, erdilari nafarrak ez zion igandeko derbiari erraza izateko trazarik hartzen, ez Athletic San Mamesen ongi dabilelako, are gutxiago Osasuna Iruñetik at eskas ari delako.
«Futbolean boladek ez dute ezertarako balio. Ziur nago Osasuna etxetik kanpoko dinamika txarrari buelta emateko lanean gogor ari dela eta igandean lehiakorrak izango direla. Partida jokatu egin beharko da hiru puntuak pilatzeko», adierazi zuen.
«Ganoraz jokatu» etxetik kanpo
«Denbora asko da etxetik kanpo ganorazko partidarik ez dugula jokatzen, eta, egia esan, partida on bat burutzeko leku ezin hobea da San Mames», esan zuen Patxi Puñalek atzoko entrenamenduaren ostean.
Erdilari nafarrak garbi zeukan «Athleticek asko presionatuko» duela, eta «Llorente lako jokalari bat asko zaindu behar dela», baina «hori baino gehiago puntuak behar direla», azpimarratu zuen. «Guk baino puntu bat gehiago dute uneotan, eta, beraz, irabazten eta aurrea hartzen saiatu behar gara».
Talde bakoitzeko nafar kopuruagatik galdetuta, ironiaz erantzun zuen erdilariak. «Hor ez da erraza Athletici irabaztea».
Aurreko denboraldiko Osasunaren aurkako derbia dute gogoan zuri-gorriek. Partida hasterako, aurrera hartu eta erraz nagusitu ziren orduko hartan.
Athleticen aurkako partidarako sarrerak salgai jarriko ditu Osasunak gaurtik aurrera. Orotara, 478 sarrera izango dira, bakoitza 36 euroan.
A la hora de afrontar el derbi del domingo, los dos técnicos deberán casi seguramente realizar algún cambio en su once inicial, ya que no parece que Carlos Aranda y Ustaritz Aldekoaotalora vayan a estar listos debido a distintos problemas físicos.
El central de Abadiño no se entrenaba junto con el resto de sus compañeros, sino que se limitaba a hacer carrera continua en las instalaciones de Lezama. Aunque resta por ver la evolución de su situación física -unos nuevos problemas musculares le obligaron a solicitar el cambio en el descanso frente al Real Madrid-, es más que posible que Amorebieta ocupe su lugar, devolviendo así la titularidad a Aurtenetxe en la banda izquierda y al central de Iurreta a iniciar un partido en San Mamés, por primera vez desde que fuera expulsado ante el Barcelona, allá por el 25 de setiembre.
Por su parte, Carlos Aranda causará baja para los próximos 10 ó 15 días, toda vez que sufre una microrrotura en el sóleo izquierdo. Lekic, o el mismísimo Walter Pandiani, muy mejorado de sus molestias, se disputarán ese lugar en la delantera rojilla. A. G.