GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gasteizeko bi gaztek jasotako zigor eskaera salatu dute

p018_f02_148x096.jpg

Zuriñe ETXEBERRIA |

Talde armatuko kide izatea eta «sute terrorista» bat eragitea egotzita, hamalau urteko espetxe zigorra eta 60.000 euroko kalte-ordaina eskatu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Ekaitz Samaniego eta Adrian Donnay Txiki gasteiztarrentzat. Horrez gain, behin zigorra betetakoan bost urtez Gasteiz zapaltzeko debekua ezar diezaieten ere eskatu du.

Duela egun batzuk eskaeraren berri izan ostean, atzo Alde Zaharreko zein Gasteizeko dozenaka lagun bildu ziren bi gazteei elkartasuna adierazteko asmoz. Ekaitz eta Adrianek Alde Zaharraren alde aktiboki lan egin izan dutela nabarmendu zuten. «Inguruan gertatzen denarekiko kezkak pentsamendu kritiko bat izatera eraman ditu. Gauzak aldatzeko gogoak eraman ditu gizarte aske eta bidezko baten alde borrokatzen duten gazteekin biltzera». Auzia gazteak kondenatzeko aitzakia hutsa ote den ere galdegin zuten.

Aste honetan atxilotutako gasteiztarrei ere elkartasuna adierazi zieten atzoko agerraldian, bereziki Ainhoa Villaberde gazteari. Epailearen aurretik igaro ostean jada libre diren Eva Camon eta Joseba Ullibarri Hala Bedi irratiko kideak ere izan zituzten gogoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo