GARA > Idatzia > Euskal Herria

Baso-igel jauzkaria eta apo lasterkaria salbatzeko pausoak

GARA |

Urduñako Udalak, Bizkaiko Aldundiarekin eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, baso-igel jauzkariaren biziraupena ziurtatzeko putzuak gaitu ditu. Igel mota hau Arabako eta Nafarroako toki batzuetan besterik ez da bizi, eta Bizkaiko lurraldean Urduñan bakarrik, beraz, desagertzeko arriskuan dago. Anfibio guztiek bezala arrautzak jartzeko putzuak behar ditu, baina azken urteetan putzuak desagertzen joan dira eta espeziearen biziraupena arriskuan dago.

Bestalde, Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi du hirigintza gero eta natur eremu gehiagotara heltzen ari dela, eta horrek arriskuan jartzen duela apo lasterkaria. Irungo Osinbiribil inguruan egingo dituzten lanek apoaren habitata suntsituko dutela salatu du talde ekologistak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo