GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Merkatuen gaineko kontrol handiagoa ezartzea: krisialdi hasieran entzundako errezeta

Mundu berria, kapitalismo berria» izeneko foroan bilduta, hainbat politikari eta ekonomistak finantza krisiak erakutsitako ondorio bat nabarmendu zuten atzo Parisen: merkatuen gaineko kontrol handiagoa ezartzeko beharra. Errezeta ez da berria, ordea. Entzuteko ohitura duenak entzuna zuen krisi ekonomikoa hasi zenean bertan, eta ez foro bateko parte-hartzaileen ahotik, baizik eta estatuburu nagusien ahotik. Ez zutela lehengora itzultzen utziko, paradisu fiskalak desagertu egin behar zirela, kapitalismoa birfundatu egin behar zela...

Krisiak aurrera egin du, denbora luzean egin ere, eta sistema ekonomikoa lehengora itzuli da, paradisu fiskalek inoiz baino osasun hobea erakusten dute eta badirudi kapitalismoaren birfundazioak oraindik apur batean itxaron beharko duela. Horiek horrela, Parisen bildutako foro horren ondorioa kontu bitxitzat har liteke. Batzuen ustez, zentzuzkoa izango da eta aditu horiek arrazoi izango dute... baina ez da kontu bitxia izatetik harago joango. Gero eta argiago agertzen da benetan zentzugabea, arrazoiaren eta justiziaren kontra ulertuta, kapitalismoa bera dela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo