GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Ane Labaka, Maider Izagirre, Leire Elizegi eta Itziar Arteaga Presoen Lagunak, Lasarte

Gurekin ditugu gogoz, eta euren idatzien bidez

Bakardadea, isolamendua eta urruntasuna urratzeko: bisita, bidaia, eskutitz, telefono dei, postal...

Urte sasoi guztietan, hotz ala bero. Herriko festa ala urte amaierako usadio zahar.

Egungo kartzela politikaren helburuak apurtzen ahalegintzen gara. Elkarren arteko komunikazioan jartzen ditugu ahaleginak.

Modu batera edo bestera, ahoz aho, eskuz esku. Nola dauden, nola doakien, zerekin aurkitzen diren, nola aurre egiten dioten egunekoari, zein egitasmo dituzten jakin nahi izaten dugu.

Bertso, kontakizun, gogoeta, olerki eta eskutitz modura heldu zaigu preso ditugun lagunen berri. Horiekin osatu dugu gaurko itxuratu dugun errezitaldia.

Ez da saio bakarra izango, izango du jarraipenik. Egoera aldatzen ez den bitartean, iritsiko dira testu gehiago. Aurrerantzean ere, izango dugu elkarren berri izateko gogoa, premia. Bideratuko dugu beste olerki saio edo dena delakoa. Beraz, oraingoak bidea zabalduko du.

Harresi guztien gainetik, eta sarraila guztien azpitik, jasotako hitzak entzungo ditugu gaur, urtarrilaren 7an, 19:30etan Lasarte-Oriako Xirimiri elkartean egingo dugun errezitaldian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo