GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

Kopako ametsaren ostean, Ligako errealitateari begira

Bartzelonaren aurkako lan ona taldea «hazteko» izango ote da

Jokalariak penatan dira, itxura ona emanagatik, Kopatik at geratu dira-eta, baina Ligan maila onari eusteko itxaropentsu mintzo dira.

p026_f01_111x111.jpg

Arnaitz GORRITI

«Kanpoan laga bagaituzte ere, ondorio baikorrak atera ditzakegu. Talde gaztea daukagu eta ehuneko ehunean jokatzen baldin badugu, edonori irabazteko gai garela erakutsi dugu Bartzelonaren aurka». Horra Carlos Gurpegik Bartzelonaren aurkako Kopako kanporaketaren ostean egindako balantzea. Hala, jokalari zuri-gorriek itxura on hori taldea «hazteko» baliatu nahi dute.

«Gure buruarengan fedea izan behar dugu», iritzi zion Ustaritz Aldekoaotalorak. Abadiñoko atzelariaren aburuz, «taldea kanporaketan oso sartuta egon da, eta hala gaudelarik edonoren aurka izan gaitezke lehiakorrak. Kontua da orain Kopa ahaztu eta Ligari gogor ekin behar diogula, kanporaketari ekin diogun bide beretik. Bartzelonaren aurka erakutsitako defentsa maila ona errepikatu behar dugu Ligan ere, han sarritan askoz okerrago ibili gara-eta».

Itxura onak gorabehera, bilbotarrentzat «egun gogorra» izan zen atzokoa, onartu zutenez. Adibidez, «Koparekin ilusio handia piztu zen eta Bartzelonaren aurkako berdinketaren ostean pikutara joan da», aitortu zuen Carlos Gurpegik. «Zaila da Bartzelonaren aurka berdinketari eustea, baina hala ere kanpoan gaude eta hori beti da gogorra», gaineratu zuen.

Penatan zen, izan ere, erdilari nafarra. «Abidalek golik sartu izan ez balu! Baina horrez gain, bai arin amaitu zela partida berdinketa lortu genuenetik. Minutu batzuk gehiago izan bagenitu!», kexatu zen Andosillakoa, epaileak azken orduan hiru minutu baizik ez zuelako luzatu partida.

Malagaren aurka berretsi behar

Penak eta zotinak albo batera lagata, bihar bertan Ligari ekingo dio berriro Athletic-ek, Malagaren aurka, La Rosaleda futbol zelaian, hain zuzen. Bartzelonaren aurka erakutsitako maila ona errepikatzea -eta emaitza hobea ekartzea- dute orain helburu Joaquin Caparrosen mutilek.

Urtea hasteaz bat talde andaluziarrak zenbait jokalari entzutetsu ekarri ditu: Maresca, Batista edo Demichelis, kasu. Hala, Ustaritzen ustez, «orain arte ezagutu dugun Malagarekin zerikusi handirik ez du izango honek. Jokalari bikainak ekarri dituzte eta horrek are arriskutsuago egiten ditu, baina guk, aurrean zer izango dugun badakigulako, beldurtu gabe, konfiantzaz jokatu behar dugu».

Bere aldetik, gorazko bidean bere taldea «defentsaren bidetik» ikusten zuen Gurpegik. «Kontua atzean sendo egotea izango da. Aurrean, hala landutako jokaldietan nola estrategia jokaldietan, aukerak sortuko ditugu. Taldea hazteko bidean dago; ea Malagan jarraitzen dugun Bartzelonaren aurka irekitako bidetik», adierazi zuen.

Habrá derbi madrileño en cuartos de final

El duelo entre Real Madrid y Atlético se presenta como el más interesante de los cuartos de final de la Copa, que se disputarán a ida y vuelta durante las dos próximas semanas. Con los merengues ya clasificados tras el 8-0 de la ida ante el Levante, el Atlético se presentaba en Cornellá con una ventaja mínima (1-0). Un solitario gol de Agüero, mediada la primera mitad, desarboló a un Espanyol que no pudo remontar. El tanto de falta de Luis García, pasado el minuto 90, sólo sirvió para evitar la derrota (1-1).

El Getafe, próximo rival liguero de Osasuna, se llevó una sonora bofetada ante el Betis. Los de Míchel se trajeron del Villamarín una jugosa renta (1-2), que ayer echaron por la borda en el Coliseum al caer por 1-3. Para mayor castigo, el delantero azulón Miku vio la roja una vez finalizado el choque y podría no estar en El Sadar. El premio para los béticos, líderes en Segunda, será enfrentarse ahora al Barcelona.

El Villarreal se ganó el derecho a jugar contra el Sevilla -vigente campeón- tras remontar un pésimo inicio ante el Valencia. Con 0-0 en la ida, los de Emery se adelantaron 0-2. Pero en la segunda parte el submarillo amarillo, con Rossi y Marco Rubén como estiletes ofensivos, le dio la vuelta a la eliminatoria para terminar ganando 4-2.

Partido loco en Son Moix. En la ida el Almería superó 4-3 al Mallorca, y ayer repitió victoria y guarismos. Los andaluces se meten por vez primera en su historia en cuartos de final, donde se las verán con el Deportivo de La Coruña. Imanol INTZIARTE

2001az geroztik ezin Malagan hiru puntuak atera

Julen Guerrero eta Joseba Etxeberriak sartutako golei esker, 1-2 irabazi zuen azkenekoz Athletic-ek La Rosaleda futbol zelaian: 2001eko irailaren 29an. Azken urteetan talde zuri-gorriak bi berdinketa baino ez ditu pilatu, 0-0 2008/09 denboraldian eta 1-1 joan den urteko urtarrilaren 10ean. Osterantzean, Malagatik porrota eta emaitza txarra baizik ez du ekarri Athletic-ek Bilbora.

San Mameseko zelaia aldatzeko obrak hasi dira

Bartzelonaren aurkako kanporaketaren ostean, San Mameseko zelaia aldatzeko obrak hasi ziren atzo. Azken hau 2009ko uztailetik zerabilen Athletic-ek, Bruce Springsteen-en kontzertuaz geroztik, hain zuzen. Lanok biharko amaituta izatea espero dute talde bilbotarretik. Errotzeko astebete izango du zelaiak, hilaren 15 edo 16ko Santanderreko Racing-en aurkako partidara arte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo