Declaración de ETA
Mundu osoa Euskal Herriari begira jarri du berriro albisteak
R. S. | DONOSTIA
11.59ak zirela, azken asteotan guztion ahotan ibili den «albistea» azkenean albiste bihurtu zen. Eta gara.net-en bidez egin zuen salto mundu zabalera. ETAren adierazpena hiru eratan zabaldu zen: idatziz (gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez), soinuz eta bideo-irudiz.
Ordurako jakinaren gainean zeuden mundu osoko hainbat komunikabide garrantzitsu, GARAk berak iragarri zielako eguerdian ETAren mezua zabalduko zela. Guztien arreta berehala pausatu zen berriz Euskal Herriaren gainean, baita, noski, Madrilgo hedabideena ere.
``The Wall Street Journal'' izan zen su-etenaren berria lasterren jaso zuenetako bat, bere webgunean urgentziazko mezu bat jarriz. Gauza bera egin zuen ``El País''-ek. Eta minutu batzuk baino ez zituen behar izan France Presse berri agentziak albistea bere teletipoetan gaineratzeko.
Londresko eta Parisko egunkariek hasiera-hasieratik tarte handia eskaini zioten iragarpenari, esaterako ``The Guardian'' eta ``Le Monde'' agerkariek.
Ordurako, milaka eta milaka ziren GARAren webgunera sartzeko ahaleginean ari ziren internautak, eta ondorioz oztopo nabariak izan ziren hainbat unetan, zerbitzariak gainezka egin zuelako.
AEBak, Al Jazeera, Telesur...
Europa Press Madrilgo berri agentziak onartu zuenez, nazioarteko egunkari eta telebista-kate nagusiek albiste garrantzitsutzat hartu zuten ETAren me- zua. Aipatutakoez gain, ``Le Figaro'' eta ``Libération'' paristarrek edota ``Der Spiegel'' alemaniarrak ere jaso zuten berria.
Arratsaldean kaleratzen den ``Le Monde'' Parisko egunkariak Arnaldo Otegiren azken adierazpenak atxiki zituen albistearekin batera. ``Libération''-ek ETA «erakunde independentistatzat» jotzen zuen, berri agentzia espainiarren harridurarako.
Ohi bezala, atzerriko hedabide gehienek «separatistatzat» jotzen dute ETA. Hori egotzi zaio askotan, esate baterako, BBC kate britainiarrari. Eguerdian, eguneko albiste nagusia Euskal Herritik iritsitakoa zela erabaki zuten haren arduradunek. Sarah Rainsford-ek, Madrilen duten berriemaileak, honakoa nabarmendu zuen: «ETAk agirian erabili duen hizkera sendoa da, inoiz baino urrutirago joan da».
Ameriketako Estatu Batuetako eta beste lurraldeetako komunikabideetan, berriz, Arizonan larunbatean gertatutako tiroketaren ondorengoak nagusitzen ziren, ETAren su-etenaren gainetik. Adibide bat aipatzearren, CNN telebista katean, nazioarte mailako seigarren albiste garrantzitsuena baino ez zen izan. Al Goodman berriemaileak ere «talde separatista» esanez definitzen zuen ETA, nahiz eta aldi berean AEBen zein Europar Batasunaren irizpideen arabera erakunde «terrorista» dela eransten zuen.
Al-Jazeera katean hirugarren albiste garrantzitsuena izan zen Euskal Herrikoa, Sudan-eko herri galdeketa eta Arizonako tiroketaren atzetik. Eta Telesur-ek ere hirugarren tokian kokatu zuen, Ekuadorretik eta Koreatik zetozen albisteen atzean. ETA nazioarteko bitartekaritza onartzeko prest dagoela nabarmendu zuen kate latinoamerikarrak.
Friendship: «Ausarta»
Europako Legebiltzarrean ere oihartzuna izan zuen adierazpenak. Friendship taldeak, ohar bat plazaratuz, ETAk «urrats ausarta» eman duela nabarmendu du eta erantzun positiboa emateko eskatzen diote Gobernu espainolari.
Europarlamentari taldeak gogora dakar, 2005etik ari direla lanean Euskal Herrian bake prozesu bati bide emateko, eta aukera horren alde agertu zen Legebiltzarra bera 2006ko urria- ren 25eko bozketan. Estrasburgon egin beharreko osoko bilkuran gai honi buruzko agerraldia egingo du taldeak hurrengo astean, oharrean zehaztu duenez.
Zuhurrago agertu zen honakoan Europako Batzordeko eleduna. Abuztuan itxaropentsu agertu bazen ere, atzo «zuhurtziaz» jokatu beharra zegoela nabarmendu zuen Pia Ahrelkindek. Gainera, Gobernu espainolaren alde kokatu zuen Europar Batasuna: «Horrek egiten dituen ahaleginak laguntzen ditugu», esan zuen Jose Manuel Durao Barrosoren ordezkariak.
13 de octubre de 2009
El Gobierno español promueve la detención y encarcelamiento de Arnaldo Otegi y varios de sus compañeros, en un intento de abortar su iniciativa política.
1 de noviembre
Uno de los detenidos, Rufi Etxeberria, concede una entrevista a GARA en la que afirma entre otras cosas que «es tiempo de recoger el fruto de largos años de lucha y no de echarlo a perder». Batasuna traslada a sus bases un documento de debate.
14 de noviembre
En Altsasu, cerca de 110 representantes de la izquierda abertzale se comprometen con un proceso pacífico y democrático, y recalcan que la decisión es unilateral aunque el desarrollo del proceso democrático dependerá de acuerdos bilaterales y multilaterales.
17 de enero de 2010
ETA afirma en un comunicado que la izquierda abertzale «ha hablado, y ETA hace suyas sus palabras». La organización habla de «tomar la iniciativa».
15 de febrero
Se hacen públicas las conclusiones del debate interno de Batasuna. ``Zutik Euskal Herria'' aprueba «poner en marcha una nueva estrategia basada en la acumulación de fuerzas y activación popular».
23 de febrero
El Friendship -grupo de apoyo del Parlamento europeo- pide al Gobierno español que se comprometa con un proceso democrático.
29 de marzo
Líderes internacionales en resolución de conflictos políticos como Nelson Mandela, Desmond Tutú, Frederik de Klerk, John Hume, Albert Reynolds y Jonathan Powell saludan ``Zutik Euskal Herria'' y piden pasos a ETA y al Gobierno español.
24 de abril
En una comparecencia masiva en Iruñea, la izquierda abertzale emplaza a ETA y a Madrid a responder constructivamente a Bruselas. Defiende además basarse exclusivamente en la actividad política.
20 de junio
La izquierda abertzale y EA suscriben un acuerdo estratégico basado en las vías políticas y la adhesión y la movilización popular para alcanzar el Estado vasco.
5 de setiembre
ETA anuncia en un comunicado que ya hace meses tomó la decisión de no realizar acciones armadas ofensivas.
25 de setiembre
Cinco partidos vascos, sindicatos y otros agentes suscriben el Acuerdo de Gernika en favor de un escenario democrático, y piden su implicación tanto a ETA como al Estado español. Con la izquierda abertzale y EA están Aralar, AB y Alternatiba.
3 de octubre
Unas 46.000 personas se manifiestan en Bilbo por los derechos civiles y políticos, en una muestra de impulso social a un proceso de resolución.
26 de noviembre
La izquierda abertzale confirma que registrará una nueva formación política y que cumplirá la Ley de Partidos.
8 de enero de 2011
Unas 64.000 personas protagonizan la mayor manifestación en varios años, contra la política penitenciaria.
Nazioarteko hedabide garrantzitsuei GARAk berak jakinarazi zien ETAren adierazpena zabalduko zuela. Guztiek beren webguneetan jaso zuten albistea hedatzen hasi eta minutu gutxira.