OBITUARIO | JUAN ORBEGOZO
Handienen pandero-jole
GARA
Alegiko Juan Azpeitiko baserri batean jaio, eta bertan eman zituen trikitixaren eta panderoaren munduan lehen urratsak. Osaba eta lehegunsu-lehengusinekin hasi zen aurrena, eta gero, Laja eta Eleuterio Tapiarekin ere jardun zuen erromeriaz erromeria panderoa astintzen. Gainera, azken honekin hainbat trikitixa txapelketatan parte hartu zuen, baita sariren bat jaso ere. 1971ekoan, adibidez, Tapiarekin jo zuen eta koplakari onenaren saria eman zioten.