GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

SOKATIRA I Euskal Herriko TxapelketA

Ibarrak eta Sokarrik 640 kilokoan oso indartsu eta aginduz hasi dute lehiaketa

J.L. I

Sokarri eta Ibarra izan ziren 640 kilokoan jokatu zen lehen jardunaldiko onenak. Bederatzi talde ari dira lehian, eta sei onenak sailkatuko dira finalera. Abadiño eta Ñapurrak multzoburu direla, saioa hasi aurretik egingo dira zozketak, talde bakoitza zein multzotan arituko den jakiteko.

Lehen multzoan Sokarrik eman zuen ezusteetako bat, Abadiñorekin tiraldi bat galdu, eta gainerako guztiak mendean hartuz. Bigarren sailkatu zen Berriozar Sokarrirekin bakarrik galduta. Hirugarren izan zen Abadiño. Bizkaitarrek irabazi zuten 680 kiloko txapela, eta haiek ziren atzoko faboritoak, baina Berriozarrekin izandako bi tiraldiak galdu zituzten, eta Sokarrirekin bat ere bai. Laugarren Basaburua Imotz izan zen 6 Conceyos menderatuta, eta hauek azkena geratu ziren.

Beste multzoan Ibarra gailendu zen, Amaiurrekin berdinduta geratu eta kitarakoan mendean hartu ostean. Bi talde hauek lehen fasean elkarrekin berdindu eta gainerakoak mendean hartu zituzten. Hirugarren Ñapurrak sailkatu zen Zuraideri irabazita, eta hauek azkena geratu ziren denak galduta.

Sailkapena honela geratu zen: Ibarra lehenengo, 9 punturekin; bigarren Sokarri, 8rekin; hirugarren Berriozar, 7rekin; laugarren Amaiur, 6rekin; bosgarren Abadiño sailkatu zen, 5 punturekin; seigarren, Ñapurrak, 4 punturekin; zazpigarren Zuraide sailkatu zen, 3 punturekin; zortzigarren Basaburua-Imotz, 2rekin, eta azkena 6 Conceyos 1ekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo