GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

«Goenkale»ko pertsonaiak, orain Facebooken

GARA |

Teknologia berriak iritsi dira Arraldera. Mundu guztian milioika pertsonak erabiltzen dute Facebook sare sozial ezaguna, eta orain, «Goenkale» telesaileko pertsonaia batzuek ere euren orriak sortu dituzte gune arrakastatsuan. Hala, hemendik aurrera, Lukas Madariaga, Ikerne Urkijo, Joana Urkijo, Kevin Iturriaga, Itxaso Al Wahid eta Ibon Petralandak aktoreek Facebooken orri bana izango dute bertan euren sentimenduak, eguneroko nondik norakoak... kontatzeko.

Jarraitzaileek euren pertsonaiak sarean aurkitzea oso erraza izango da. Horretarako Facebook-en bertan dagoen bilatzailean euren izenak idatzi behar dira. Nahi den hura aurkitzean, «Atsegin dut» botoia sakatu beharko da. Zuzenean, telesaileko pertsonaiek euren orrian idazten duten ororen berri jasoko du jarraitzaileak bere horman. Horrez gain, eurekin elkarreragineko harremana izateko aukera izango da bai mezuak bidaliz, bai euren erantzunak jasoz.

«Goenkale»ko pertsonaientzat giltzarri berri bat bilakatuko da Facebook 17. denboraldi honetan. Ikerne Australiara joan da lanera eta Lukasekin Facebook bidez komunikatuko da. Horretaz gain, Lukas mezu misteriotsuak jasotzen hasiko da bere orrian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo