GARA > Idatzia > Kultura

ETBko lan eskaintza publikorako azterketa, ia 200 hautagaitik, bakar batek gainditu du

ETBko zortzi lanpostutarako azterketa, ia 200 hautagaitik bakar batek gainditu ostean, errepikatu egin beharko dela salatu du lan batzordeak, horrek dakarren «desgaste» eta kostuarekin.

p050_f02_68x88.jpg

A. A. | BILBO

Albistegietarako lau lanpostu eta kiroletarako beste hainbeste betetzeko lan eskaintza publikoa egin zuen ETBk urte hasieran, eta hautaketa prozesuko bi azterketa egin ostean, kiroletako bakar batek baino ez du proba gainditu. Lan batzordeak inpugnazioa aurkeztu du, euren ustetan lehenengo azterketak ez dituelako deialdian eskatutako baldintzak betetzen.

«Aktualitate testa» izan behar zuen lehenengo azterketak, eta ia 200 lagun aurkeztu ziren. Horietatik 17k baino ez zuten proba gainditu eta 72 pertsonak inpugnazioa aurkeztu zuten. «Azterketa horretan argi gelditzen da Nafarroari buruzko galderarik ez dagoela, Ipar Euskal Herriari buruzkorik ez dagoela, Espainiari buruzkoak direla gehienak, baita legediari buruzkoak eta galdera teknikoak ere», azaldu zuen Andoni Basabek, lan batzordeko LABeko ordezkariak. Galderen artean daude, esaterako, «zurien balantzea» eta plano bat «onetik aterata» egotea zer den edo ikus-entzunezko komunikazioaren legediari buruzko xehetasunak.

72 pertsona haien inpugnazioa bere egin zuen lan batzordeak eta epaimahaiaren bilerara aurkeztu zuen. «Bertan eskatu genuen atzera bota behar zela azterketa hori, uste genuelako ez zela aktualitate testa, oinarrietan hori baitzegoen. Bestelako galderak egiteko, temario bat egon behar da, jendeak jakin egin behar du horri buruz galdetu behar duzula. Bestela, nolabait, tranpa egitea litzateke», esan zuen Basabek.

Epaimahaiak azterketa egokia izan zela erabaki zuen, eta orduan LABek, lan batzorde osoaren babesarekin, lan harremanen kontseilura jo zuen. Hor ere akordiorik ez zegoela ikusita, magistraturan aurkezteko salaketa prestatu zuten, izan ere, «hamasei galdera argi eta garbi ez ziren aktualitatekoak». Guztia prest zutenean, ordea, bigarren azterketako emaitzak atera ziren eta kiroletako bakar batek gainditu zuela ikusita, bertan behera gelditu zen salaketa, «azterketa guztiak errepikatu egin beharko direlako».

LAB sindikatuek salatu zuenez, «aurkeztu diren guztiak izan dira kaltetuak. Berriro errepikatu beharko da prozesu guztia eta horrek desgaste bat dakar. Errespetu falta bat da». Erreklamazioa aurkezteko epea bihar itxiko da, baina ziurrena da martxoaren erdialdean deialdi berria egin beharko duela ETBk zortzi postu horiek betetzeko.

Otro magazine para las tardes de etb-2

Las tardes de ETB-2 renuevan imagen con la definitiva retirada del programa «Aspaldiko» de Antxon Urrusolo, que arrastraba audiencias nefastas, y el estreno, el próximo lunes, de «Ni más ni menos», un nuevo magazine que, bajo la batuta de Klaudio Landa y Arantza Sinobas, intentará hacerse un hueco en esa difícil franja horaria. Según explicó el director general de EITB, Alberto Surio, con este nuevo programa quieren «un nuevo aire fresco» y para ello, el entretenimiento y la actualidad serán la base del programa, que «pretende conjugar la divulgación y el entretenimiento».

Mónica Aguilera, productora ejecutiva de Vértice 360 Erpin, productora que gestionará ahora el magazine de tarde de ETB-2, apuntó que todavía están perfilando los últimos detalles y que por eso, a partir del estreno, irán realizando pequeños cambios (como añadir nuevas secciones) para analizar la reacción de los telespectadores.

Klaudio Landa es un «hombre de directo». «No me asusta, pero sí le tengo respeto», aseguró durante la presentación que tuvo lugar ayer en Donostia. Conocido por programas como “Oh Happy Day”, “Sorginen Laratza”, “Intuición” o “Esta es mi gente” explicó que la actualidad tendrá un gran peso en las dos horas del programa, al igual que el lado humano de cada noticia será «muy significativo». Pero, por encima de todo, lo que “Ni más ni menos” pretende es que  «la gente se divierta y, al mismo tiempo, esté informada y entretenida».  Arantza Sinobas, conocida por espacios como “Factor Humano”, “Aspaldiko” o “El Topo”, trabajará tanto como co-presentadora junto a Landa como reportera en los numerosos reportajes y entrevistas que se realizarán a pie de calle. En el espacio de opinión, caras conocidas volverán a las tardes para valorar los temas de actualidad, pero nuevos rostros se sumarán al equipo de colaboradores.  M. LARRINAGA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo