GARA > Idatzia > Ekonomia

Laguntzen %17 baino ez ditu eman Kutxako Krisiaren Aurkako Funtsak

GARA

2009. urteko urrian krisi ekonomikoaren ondorioak arintzeko Kutxak martxan jarri zuen Krisiaren Aurkako Funtsaren erabilera eskasa salatu du aurrezki kutxako Banatuz plataformak. Izan ere, funtsak hiru milioi euroko kopurua du eta urte eta erdian soilik 532.326 euro eman ditu. Banatuz plataformaren ekimenari esker sortu zen funtsak, beraz, dituen baliabideen %17,74 baino ez ditu erabili, pasa den otsaileko datuei erreparatuta, Gipuzkoan 41.906 langabe egon arren.

Hala, eta plataformak dituen datuen arabera, pasa den otsailaren bukaera aldean 315 laguntza eta 65 berritze tramitatu zirenez, funtsa bete beharko lituzkeen helburuetatik «oso urrun» dagoela salatu du Banatuz-ek prentsa ohar batean.

Egoera honen aurrean, «Kutxako beste edozein produkturekin gertatzen den bezala» Krisiaren Aurkako Funtsaren berri «hobeto» emateko «esfortzua» egin dezatela eskatu die Banatuz-ek aurrezki kutxako arduradunei. Zentzu horretan, herritarrek laguntza hauek bideratzen dituen Kutxa-Zeharo-ren bulego sarea ezagutzea garrantzitsutzat jo du. Donostiako Errenteria kalean, eta Irun, Arrasate, Eibar eta Zumarragan daude bulegoak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo