GARA > Idatzia > Euskal Herria

UEMAren lehena eta geroa aztertuko dute Azpeitian, hilaren 14an

GARA | DONOSTIA

«20 urteko ibilbidea eta hizkuntza ekologia lotuko dituen» topaketa egingo du UEMAk Azpeitian apirilaren 14an. Antolatzaileek azaldu dutenaren arabera, topaketan erakundearen 20 urteko ibilbidea eta etorkizuna izango dituzte aztergai. Era berean, «lurralde euskaldunetan hizkuntza ekologiaren teoriaren, planteamenduen eta ikasbideen aplikazioa ere aztertu nahi dute».

UEMAkoek nabarmendu dutenez, topaketa honetan garrantzitsua izango da Albert Bastardas kataluniarraren ekarpena. Bartzelonako Unibertsitateko irakasle katedraduna da, Hizkuntzalaritza Orokorreko sailean, eta hainbat ikerketa esparru jorratu ditu. Topaketa honekin, bestalde, UEMAK hizkuntza arloan lan egiten dutenak «euskararen biziraupenerako arnasgune diren herriak duten garrantziaz jabe daitezen» nahi du. Asmoa, azkenik, bertaratuak entzule soilak baino parte hartzaile izatea da eta horretarako kale-tertuliak prestatu dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo