GARA > Idatzia > Kultura

Bilbao Ars Sacrum jaialdiak eliz musika eskainiko du hilaren 9tik 20ra

GARA | BILBO

Bilbao 700 Fundazioak Bilbao Ars Sacrum jaialdia egingo du apirilaren 9tik 20ra, eta munduko zenbait herrialdetako eliz musika eta ohitura sakratuak erakutsiko ditu berriro. Musikaren bidez sentimendu erlijiosoa ezagutzera gonbidatuko dute publikoa.

Aurten, jaialdiak mistizismoan zehar ibilaldia egitea proposatuko du, Bagdadeko basamortutik antzinako Jerusalemera, Errusiako eliza ortodoxoaren abesbatza-musikatik Sevillako Aste Santuko saetetara, kolonialismo garaian Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan katedraletan kantatzen ziren alabantzetatik igarota, antolakuntzak adierazi duenez.

Gizakunde eliza izango da kontzertu guztien agertokia, baina Campos Eliseos Arteria Antzokian izango da jaialdiaren azkeneko proposamena, apirilaren 20an: «The Company of Heaven» Benjamin Britten-en abesbatzaren eta orkestrarako kantataren emanaldia.

Kalitatea eta ospea

Kontzertu guztiak 20.30ean hasiko dira, Campos Antzokikoa izan ezik. Hori 20.00etan izango da. Bilbao Ars Sacrum programaren kalitateagatik eta parte hartzen duten artisten ospeagatik da ezaguna. Edizio honetan lehen mailako musikari eta taldeak egongo dira berriro, Carmen Linares flamenko kantaria, Sabine Martin eta Alzbeta Polackova sopranoak, eta Cesar Augusto Gutierrez eta Vaclav Barth tenoreak, besteak beste.

Raimund Nolte baritonoak parte hartuko du, eta Aria Voce, A Sei Voci eta Martinu Voices ere han izango dira. Azkenik, Errusiaren historiako abesbatzarik garrantzitsuenetakoa izango da Bilbon entzuleen gozagarri, San Petersburgoko Kaperako Abesbatza.

Ficha

Dirección: Matías Bize.

Guión: Matías Bize y Julio Rojas.

Intérpretes: Santiago Cabrera, Blanca Lewin, Francisca Cardenas, Pedro del Carril, Antonia Zegers.

País: Chile, 2010.

Duración: 84 m.

Género: Drama existencial.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo