GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Edu Zelaieta, Argia, 2011/4/13

Inurriak meloian

Aitor dezadan, lehenik eta behin, Virginia Hamilton Adair zenari zutabe honen izenburua ebatsi diodala; hain zuzen, Virginiak laurogeita hamahiru urte zituela argitaratu zuen bere lehen liburutik gartu dut mailegua: Ants on the Melon. Izan ere, horrelaxe irudikatu nuen aurrekoan Londongo Konferentzian zeuden munduko agintari gorenak, Libiako etorkizunaz solasean, Libiako ordezkaririk gabe.

Libiako herritarrak babestea omen da boteretsuenek erabakitako interbentzioaren helburu nagusia. Demagun -Virginiak bezala, begiak ongi-ongi itxita- zinezko operazio humanitarioa dela: zergatik ez dute gudarosterik bidali Boli Kostara, Yemenera edota Bahrainera, bertako herritarrak ere ageriko arriskuan daudela jakinik?

Itsua zen Virginia bere liburua idatzi zuenerako. Hala eta guztiz ere, errealitatea ikusteko aparteko gaitasuna erakutsi zuen, besteak beste, metafora ederren bidez: pertsonak munduan gaude inurriak meloian nola, zukuaren erdian horditurik. Poeta duela zazpi urte hil bazen ere, nago inork ez didala hobeki deskribatu meloi zaporeko giza eskubideen kontu hau.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo