GARA > Idatzia > Kirolak> Gipuzkoa Basket

Etxeko lanak eginda bai, baina hobe da Bartzelonara turismo egitera ez joatea

BARTZELONA-LAGUN ARO

A. G.

Joan den asteburuan bermatu zuen Lagun Aro GBCk datorren urtean ere ACB ligan izango dela. Hala, etxeko lanak eginda, irabazteko inolako premiarik gabe joan dira donostiarrak Bartzelonara, gaur arratsaldean Palau Blaugranan jokatzera.

Alabaina, turista moduan joanez gero, Lasorenek sekulako belarrondokoa jaso dezakete Xavi Pascualen mutilen eskutik -Euskal Kopako finaleko bigarren zatian ere ikusi zen zein erraz apurtu zen talde gipuzkoarra behin Baskonia faboritoak aldea hartu ondoren-. Horiek horrela, hobe izanen dute donostiarrek kontzentraturik kantxaratzea.

Ezin elkarren aurka jokatu

Aurreneko itzulian Bartzelonako Erazem Lorbek zen, min hartuta, Donostian jokatu ezinik geratu zena. Oraingoan, Gipuzkoa Basketen jokatzen duen Domen anaia izango da kantxaratzerik izango ez duena. Ezin, bada, anaien arteko demarik ikusi gaur arratsean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo