Ione Josie 2011/4/28
Euskaraz ikasteko eskubidea dugu!
kazeta.info
(...) Gaur egun «égalité des chances» printzipioaz hitz egiten da, baina, ikasketa osoak euskaraz egin eta, azterketa frantsesez pasatu beharrak ikasleak kaltetzen ditu, azterketa gainditzeko zailtasun gehigarriak ekartzen dizkie, azterketetako emaitzetan eraginez. Hau da aipatu daitekeen lehen alboko kaltea. Bigarrena da, ikas-prozesuan bertan duen eragina. Izan ere, lizeoko azken azterketa hori frantsesez egin beharrak euskara gero eta gehiago baztertzera eramaten gaituela.
Finean, Ikastolako ikasleek gai guziak euskaraz ikasten dituzte baina ikas-prozesu bukaerako azterketa, historia geografia salbu, frantsesez pasatzea behartuak dira. Nola esplikatu beste gaiak euskaraz aurkezteko aukerarik ez izatea? Hau ote da berdintasun printzipioaren bermatzea? (...)
Bestalde, baxoa frantsesez pasatu behar izateak ondoez erantsi bat sortzen die. Izan ere, ikasle batzuek, murgiltze sistema uzteko erabakia hartzen dute, (...)
Euskararen normalizazioaren gakoa da irakaskuntza, hots, hiztun berrien sorrera. (...) Euskaraz ikastea eskubide bat da. Euskaraz azterketak pasatzea eskubide bat da eta aukera hori egiteak ez digu kalterik eragin behar. Denek dugu kalitatezko irakaskuntza jasotzeko eskubidea, irakasle nahiko ezarriz, azterketak hautatu hizkuntzan pasatzeko eskubidea bermatuz. (...)