Jon Agirre Agiriano kalean dago, 30 urte espetxean eman ondoren
Estatu espainoleko espetxeak azkenean atzean utzi zituen atzo Jon Agirre Agirianok. Kartzelan 30 urte eman behar izan du Aramaioko lagunak, sakabanaketaren ondorioak jasaten, nahiz eta gaitz sendaezinak dituen, nahiz eta lehendik behar zuen kalean. «Espetxe politika honen krudelkeriaren ispilu argia da Jon Agirre Agiriano», adierazi zuen Tasio Erkiziak Basaurin egin zioten ongietorrian.
GARA | BASAURI
Estatu espainoleko espetxeetan 30 urte eman ondoren, Basauriko kartzelatik atera eta askatasuna berreskuratu zuen Jon Agirre Agirianok atzo goizaldean, 6.30ean. Kartzelaren kanpoaldean senitartekoak eta lagunak zituen zain, ehun pertsona inguru, lehen ongietorria egiteko, dantzari, bertsolari eta txistulariek lagunduta. Une horietan «Euskal presoak etxera» oihua ozen entzun zen Bizkaiko espetxearen kanpoaldean.
Guztiek inguruko eskola batera jo zuten, bertan ekitaldi labur bat egin ahal izateko. Ezker abertzaleko Tasio Erkiziak estatu espainol eta frantsesaren espetxe politika salatu zuen lehenik. «Espetxe politika honen krudelkeriaren ispilu da Jon Agirre Agiriano. Gaixorik, 30 urte espetxean, urte asko bizkarrean... Eta halere, beren lege guztien kontra, kartzelan eduki dute, sufrimendua eraginez eta herria mindu nahian», adierazi zuen Erkiziak.
Bestalde, «herri hau martxan da eta askatasuna lortzeko bidean da», nabarmendu zuen.
Aldez aurretik, bertsoa eskaini zion Erkiziak Aramaioko lagunari eta lore sorta eman.
Agirre Agirianok Basaurira hurbildutakoei eskerrak eman zien, hainbeste urte espetxean egonda, asko eta asko ezagutzen ez bazituen ere.
Zerrenda luzea
1981eko maiatzean atxilotu zuen Guardia Zibilak Agirre Agiriano Arrasaten, eta ordutik, 30 urte hauetan, espetxe andana ezagutu du: Carabanchel, Puerto I, Alcala-Meco, Herrera de la Mancha, Langraiz, Ocaña, Sevilla, Tenerife, berriro ere Alcala-Meco, Valdemoro, Tenerife II, Huelva II, Malaga, Logroño, Martutene eta Basauri. Etxeratek nabarmendu zuenez, 30 urte eman ditu espetxean Jon Agirre Agirianok gaixotasun larria pairatu arren, ezarritako zigorra kasik duela bost urte bete arren. Hau da, 2006ko urrian askatu behar zuten, baina Auzitegi Goren espainolak doktrina berria ezarri zion orduan eta espetxealdia luzatu zioten. Atzo aske utzi zuten arte.
Espetxean jasandako baldintzen eraginez artrosi orokorra eta bestelako gaitz sendaezinak pairatzen ditu egun 69 urte dituen Aramaioko lagunak. 1998an izan zituen lehen osasun arazoak. Ordutik hona, bere egoerak okerrera egin du etengabe.
Zornotzako Jose Mari Sagarduiren askapenaren ondoren, espetxean urte gehien zeraman presoa zen Jon Agirre Agiriano.
Etxeratek azpimarratu zuenez, Agirre Agirianok, Sagardui eta beste askoren gisara, «espetxe politikak suposatzen duen xantaia amaigabeari aurre egin dio».
«Europan indarrean dagoen bortizkeria politiko latzenari tinko eutsi ondoren gure artean da berriz», gaineratu zuen Etxeratek.
1981eko maiatzaren 9an atxilotu zuten Jon Agirre Agiriano, Guardia Zibilak Arrasaten egindako polizia operazio baten ondorioz. 30 urte hauetan sakabanaketa politika jasan du Aramaioko lagunak.
2006ko urrian askatu behar izan zuten Agirre Agiriano, baina Auzitegi Goren espainolak doktrina berria ezarri zion, eta espetxealdia luzatu zioten. Basaurin zegoen atzo, aske geratu zenean.
El oreretarra Manu Ugartemendia, preso en la cárcel de La Santé, se declaró en huelga de hambre el lunes ante el riesgo de ser entregado al Estado español y enviado de nuevo a la prisión, así como de ser sometido a torturas, según informó el movimiento pro amnistía.
Ugartemendia fue detenido en el Estado francés en abril de 2005 y, tras ser juzgado, fue condenado a ocho años de prisión, que cumple el 13 de mayo. A partir de ese día, corre el riesgo de ser entregado al Estado español, donde puede ser detenido y encarcelado de nuevo, por lo que ha iniciado esta forma de protesta.
El movimiento pro amnistía expresó su apoyo a Ugartemendia y a su familia, al mismo tiempo que denunció que «una vez más un preso político se ha visto obligado a tomar medidas que van contra su propia salud para reclamar derechos básicos, en este caso el derecho a no ser torturado».
«Las fuerzas represivas de España utilizan la tortura sistemáticamente contra ciudadanos vascos y si Ugartemendia fuera detenido estaría en verdadero peligro. El vecino de Orereta reclama poder vivir en Euskal Herria siendo dueño de todos sus derechos», destacó el organismo antirrepresivo, que hizo un llamamiento a participar en las próximas movilizaciones que se convoquen en esta localidad.
Por otra parte, en defensa de los derechos de los presos políticos se celebraron movilizaciones el lunes en Bermeo (28), Iurreta (48), Ondarroa (67), Euba (10), Zaldibar (12), Gernika (41), Otxarkoaga (25), Abadiño (19), San Pedro-Trintxerpe (32), Añorga (14), Zaldibia (22), Altza (23), Astigarraga (20), Laudio (47) y Altsasu (60). GARA