UNED-Bergarak diziplina anitzeko 31 udako ikastaro eskainiko ditu
GARA | BERGARA
UNED-Bergarak batez ere ekaineko bigarren hamabostaldirako ikastaro sorta zabala aurkeztu zuen atzo. Iraupen laburreko ikastaro hauek UNED bertako irakasleek emango dituzte, eta jorratzen diren hainbat gaien inguruko erakundeetako aditu eta profesionalen laguntza izango dute.
UNEDeko arduradunek hogeita hamaika ikastaro diseinatu dituzte, hain zuzen, Gizarte Zientziak eta Humanitateak, Linguistika eta Literatura, Hezkuntza eta Psikologia eta Zientzia eta Teknologia arloetan oinarritutakoak.
Ikastaroetan izena emateko epea maiatzaren 31n amaituko da. UNEDeko ikasleek, Lanbiden izena emanda dutenek eta Kutxako bezeroek deskontu bereziak izango dituzte. UNED-Bergarak bertaratze agiria igorriko die parte hartzaileei.