IBON GOIEASKOETXEA ARRONATEGI ETA AITOR ARTETXE RODRIGEZ Villepinteko espetxean kartzelatutako euskal preso politikoak
Mendi tontorrera
Espetxean zarata asko entzuten ditugu. Krisketa hotsak, angustia alarauak eta negarrak ere. Tarteka kantuak heltzen zaizkigu, eder eta indartsuak batzuk, itsas-lamien kantuen moduko beste hainbat, baina adi, dei bakar bati gaude adi: irrintziari.
Urruti daude sarraski espetxeak, baina gutako edonork, eguzkira tentuz, itsutu gabe begiratuz, istant batean esango dizu «handik dago Euskal Herr...» eta jarraian, «barruan daramagu Euskal Herria».
22an badago zer egin.
Hortzak eta ukabilak estuturik, bekokian barroteen marka geldituko zaigu, hara, eguzki aldera, sabelean amorrua eta bihotzean sua, ziegako leihotik gure herrira begiratuz.
Baina 23, 24, 25ean... izango dira kontuak, bihar eta etzi, gaur eta atzo izan diren moduan, beti hortzak eta ukabilak estuturik, paretak suntsitzeko benetako orduan.
Kontua ez da odola gerturik edukitzea, baizik eta mendi tontorrera igota, ikurrina eramatea.
Ohikoen artean, «gora!» zintzo, indartsu eta ausarti bakar batek laburbiltzen ditu gure helburuak, eta horrekin, eta zarata guztien gainetik, irrintzi bakar horrek garamatza, ikurrinaren atzean, mendi tontorrera.