GARA > Idatzia > Euskal Herria

errepideak

011 telefono berriaren bidez emango du Lakuak trafikoari buruzko informazioa

Trafikoari buruzko informazioa jasotzeko 011 telefono berria martxan du gaurtik aurrera Lakuako Gobernuak, lehengo 902 11 20 88 zenbakia albo batera utziz. Barne Sailaren arabera, telefono honetan 90.000 dei jasotzea espero dute, iaz baino %5 gehiago. Dena den, datozen hilabeteotan bi zenbakiak izango dira erabilgarri. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideez gain, beste lurraldeetako trafikoaren berri ere emango dute, Estatu espainolarekin sinaturiko akordio bati esker. Izan ere, 011 telefonoa Estatu osoan trafikoari buruzko informaziorako zenbaki bakarra izatea espero dute datozen hilabeteotan. Lakuako Gobernua da egitasmo hori bete duen lehena. Nafarroako Gobernuak, berriz, ez daki noiz jarriko duen martxan zenbaki berria, atzo GARAri esan ziotenez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo