GARA > Idatzia > Kultura

GONBIDAPENA

Mariasun Landa Moskuko Nazioarteko Liburu Azokara gonbidatu dute

Mariasun Landa bihartik astelehenera bitartean izango den Moskuko Nazioarteko Liburu Azokako idazle gonbidatua izango da. Kompasguide argitaletxeak «Krokodiloa ohe azpian» errusieraz argitaratu du eta bera arduratu da liburua azoka errusiarrean aurkezteko saioa antolatzeaz, bai eta Moskuko MGU Unibertsitateko Letren eta Kazetaritzako fakultateetako gaztelaniako ikasleekin topaketak antolatzeaz ere. Horrez gain, Landak euskal literaturari buruzko hitzaldia emango du astelehenean, Cervantes Institutuak Moskun duen egoitzan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo