Berri Txarrak taldearen «Payola» diskoaren azalak CdeC saria jaso du
GARA | DONOSTIA
Berri Txarrak taldearen «Payola» diskoaren azalak Madrilgo CdeC ilustrazio grafiko arloko saria jaso du. Gregori Saavedra ilustratzaile katalanak egindako zuri- beltzeko irudiak bi gizon erakusten ditu muino batean. Saavedrak, autoen, edarien edota 2012ko Londreseko Olinpiar Jokoetarako iragarkiak egin ditu, besteak beste.
Talde nafarraren seigarren diskoa da «Payola», eta izenburuak esaera ingeles batean du iturburua, «pay for a rolla», alegia; irratiko esatariei, saioan abesti bat jartzeko, eskupekoa emateko «ohiturari» egiten dio erreferentzia.