GARA > Idatzia > Kultura

Zinema Euskaraz programak «Azken gaua» estreinatuko du

GARA | BILBO

Hiritarrei zinema euskaraz ikusteko aukera erraztu nahian, Zinema Euskaraz programak filmen estreinarekin eta DVD berrien salmentarekin jarraitzen du euskal udaletan eta eskoletan ere present delarik. Datorren ostiralean «Azken Gaua» («Last Night») filma estreinatuko da Bilboko Multis zinemetan, Donostiako Antiguo Berri eta Gasteizko Floridan. Massy Tadjedin zuzendari irandarraren film honek bikote arazoak, jeloskortasunak eta traizioa jorratzen ditu. Keyra Knightley eta Eva Mendes aktoreen zerrendaren barne daude.

Hilabete honetan lau DVD berri izango dira salgai Elkar dendetan eta azalera handietan. «Horton» eta «Ice Age 3» filmekin batera, «Percy Jackson eta Tximista-Lapurra» eta «A Taldea» aurki daitezke 12,95 euroren truke. Gainera, hilabete honetan baita ere, «Marmaduke» eta «Gaua eta Eguna» DVDak helduko dira dendetara.

Bilbo, Gasteiz eta Donostiako zine-aretoetan ikusgai dauden tituluak eskaera egiten duten euskal udalerrietan ere ikusi ahal izango dira. Film hauek gazteleraz eta euskaraz heltzen dira aldi berean zirkuito-komertzialetara. Hiriburuetan estreinatu eta gero, udalerriek film hauek eskuragai dituzte euren hiritarrei zinema euskaraz ikusteko aukera bermatzeko eta euskararen erabilera kulturala eta soziala bultzatzeko.

Udaletako sarearen barne, gehien eskatu diren filmak honako bi hauek dira: goraipatutako «Jainkoez eta Gizakiez» («Des hommes et des dieux2), Cannes-eko azken zinemaldian Epaimahairen Saria, eta «Mundu hobe batean» («In a better world»), atzerriko film onenaren Oscarra eta 2011ko Urrezko Puxikaren irabazlea. Nabarmendu diren besteen artean: «Lurralde Debekatua» («Crossing over») eta «Eztia» («Miel»), Berlineko azken zinemaldian pelikula onenaren urrezko saria topa daitezke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo