GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Zuzeu albistaria, Joseba Uria 2011/7/22

Kontraesanen bizkartzainak

«Arriskua jeisten bada, baita babesa ere», Alfredo Perez Rubalcabak orain aste bete esandakoak dira. Irailerako Euskal Herriko bizkartzainen ia erdiak lana aldatu beharko dute. Zalaparta mediatikoak, ordea, beste nonbaiten jarri du begia azken egunetan: udaletxeetan.

Euskal Herriari buruz Espainian pizten diren istiluek dagoeneko ez digute harri eta zur uzten. Badirudi kamioikada bat esku beltz dagoela gure kontura egunkariak puztu daitezen. Berdin du inoiz entzun ez duten Elorrio izan edo «Andoaín». Zertan da asteko eztabaida?

Bizkartzainak sartzeari uko egin dio Andoaingo alkateak. A ze nolako tragedia! Udaletxe barruan dauden zinegotziak arrisku bizian izango dira aurrerantzean, Bilduko erradikalak gurutzatu behar dituzte korridoreetan eta ETA bizirik da... PPk alarmak piztu ditu eta Rubalcabak erantzun: «Legea berehala aldatuko dugu bizkartzainei sarrera eragozten bazaie».

Bitxiena eta kontraesankorrena, ordea, horixe bera da. Alde batetik, ehunka bizkartzain kaleratzen dituzte arriskua jeitsi omen delako, eta, bestetik, udaletxe eraikinetan bizkartzainak sartu ezin direlako eskandalua pizten dute. Haien kontraesanen putzuan gero eta gehiago hondoratzen ari dira. Errealitate berriari ezin moldatuta.

Egia da Andoainen hartutako neurria, Donostian aurretik bezala, bizkartzaindun zinegotziei azaltzea litzatekeela hoberena. Dagoeneko autokritika ere egin du Bilduk.

Baina, benetan, zertaz ari gara? Segurtasunaz ala probetxu politikoaz?Rubalcabak segurtasun neurriak murrizten ditu baina inork ere ez dio galdetzen zergatik. Hala, ez du onartu beharrik su-etena egonkorra dela eta bide onean dela.

Urte erdia joan da ETAk su-etena berretsi zuenetik eta PPk eta PSOEk (ez hain neurri muturrekoan) berdinetan gaudela saldu nahi digute, euskal jendartean, ordea, aski ezaguna da egoera berria. Zalantzak izanagatik ez da bidezkoa egoerari ez laguntzatzea, eta, are gutxiago, behin eta berriz lokazten ibiltzea. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo