GARA > Idatzia > Kultura

Izotzetan sua, hamar urte bete eta rock gosez dirau azkena jaialdiak

Hamargarren urteurreneko azken eguna abiadura bizian hasi zuen atzo Azkenak, aurten bizi duen jardunik eklektiko eta pausatuena bada ere. Rock izar andanaz gozatzeko parada emateaz gain, dagoeneko ikur bihurtu eta talde sena sortu duen jaialdiak Las Vegaseko erara ezkontzeko aukera ere eman digu...

p051_f03_182x169.jpg

Anartz BILBAO

Azkena izaten hasi zen Gasteizko Azkena Rock jaialdia orain hamar urte, irailean jokatzen zen eta, dagoeneko ahaztuta daukagun arren. Eta lehena bihurtua da, ekainera salto egin eta hamar urte indarrez gainezka ospatu ostean, gitarrak hotz eta erraiak bero, sutan. Goizalde izartsuetan hotz eta eguerdioste eguzkitsuetan bero, ez da erdibiderik hemen -egitarauan ere ez-, dena da gehiegikeria. Ez dira alferrik hamar urte pasatu, eta gitarren jaialdia ikur bihurtu zaigu, bertara urtero hurbildu ohi denarengan bertako partaide sentiarazteraino. Gauzak horrela, aurten ARF (Azkena Rock Festival) pasaporte eta guzti asmatu dute antolatzaileek, urtemuga borobila dutela eta zale sutsuenak asetzeko. Eta bitxia den arren, jaialdiko iruditegiak Motorhead basapiztiei gorazarre egiten dio, britainiar hirukotea jaialditik inoiz pasa ez den arren -beti daude rock-zaleen eskakizun zerrendetako aurreneko tokietan baina-.

Larunbata arratsak bero galdatan jarri du Mendizabalako eremua, eta jaialdiak ekin dionerako bat baino gehiago bertako zelai gozoetan luze etzanda dago, ekiaren beldur (kasik biluzik ere ikusi dugu bateren bat, tanga hutsa soinean). Jende ugari dabil hara eta hona inguruetan, baina oholtza aurrean den entzulegoa erraz neurtzen da. Itzalak ematen dueneraino, eta hortik aurrera, alboetako landetan babesten dira rock-zaleak, gerizpean.

Zuzenekoez gain, urtean urtean gero eta osoagoa da Azkena, eta unerik gorienetan diren taldeei arnasa emateko edo, aurten hirugarren oholtza bat ere paratu da festa eremuko sarreran. Ondoan Wedding Chapel du, eta bertan bikoteen ezkontzak ospatzen ditu apaiz xelebre batek, Elvis jainkoaren izenean. Bitartean ehundaka lagun binilo zaharrak eta arropa erosten dabil. Begira jo digu haurrentzako zenbat body eta tiserta dagoen bertan. Rockak indarberritu eta kalipuz betetzen gaitu, baina rock-zaleak zahartzen doaz. Baina The Whok esango lukeen moduan, neska mutikoak ondo daude. Zaleak 30etik baino 40etatik hurbilago diren arren, oholtza gainean direnak baino gazteagoak dira gehienetan.

Gaurkoa dugu salbuespena. Lerrook idatzi baino lehen bost talde entzun ditugu, guztiak kontutan hartzeko modukoak. Hasteko, Juke Box Racket laukotea. Zapatetatik tupeetaraino ondo apainduta, 50 eta 60ko rocka du ardatz laukoteak, eta bilbotarra denez, ez dauka jaialdian beste inoren pare jotzeko beldurrik. Grinatsu jo dute rockabilly musika, oraindik entzulegoa lozorrotik ateratzen zegoela. Abiadura bizian jarraituz, orain hamarkada bat egun ludi osoan bizi dugun «Nightmare Scenario» aurreikusi zuen estatubatuar taldea soinuz bikain iruditu zaigu (karpapeko oholtzako soinuak indar handiagoa duelakoan gaude), eta beti bezain gogotsu du Eric Davidson abeslaria, modu atseginean etengabe zaleak xaxatzen dituela, ezer berririk egiten ez duten arren, punk rock azkarra baino ez.

Lehen bi taldeekin guztiz esnatu eta Mendizabala betiko itxura hartzen hasi denean baina, moteldu eta gozotu egin zaizkigu belarriak, The Avett Brothers eta Band of Horses taldeei esker. Lehenarekin sorpresa atsegina jaso dugu. Marah, North Mississippi Allstarts eta baita Black Crowesen gisara, bi anaiak gidatzen du taldea zuzenean (Seth eta Scott bizardunek teklatu, banjo ... jotzen dute), eta country rock dotorea eskaini, taldekide txelo jotzaile asiarra dutela. Askorentzat ezezagun samarrak diren arren, ohi bezala aurreneko lerroetan direnak kantari dabiltza gustura, «I and love and you» diskoari izena ematen dion abesti azukretsuan, esaterako. Kontuak horrela dira hemen, oholtza batean jotzen dabiltzan bitartean beste oholtzan badirela ehundaka batzuk talde kuttuna ikusteko toki aproposa hartzeko irrikitan. Beraz, bat mututu eta bestea jotzen hasi, bigarren oholtzan gara berriro, Band of Horses entzuten. North Carolinako Avett anaien boskoteak irekitako bidetik Seattleko taldeak ere sustraiak folkean dituen rocka jorratzen du, dotoretasun handiz eta sonoritate bikainez emana. Seikoteak «Infinite Arms»?ederra aurkeztu zuten zuzenean, eta jendea aseta utzi. Bidenabar, esan dezagun gure aburuz estalitako oholtza, eguraldi kaskarrari aurre egiteko bikaina den arren, gainditu samar dagoela, ikus-entzulez gainezka egiten baitu.

Gregg Allman oholtzara agertu zenerako eguzkia azken printzetan zen, baina azeri zaharrak berotasuna probestu zuen, aurrean zaleak grinatsu zituela. Ez da harritzekoa, ez baita erraza Europan blues rockaren aitzindari eta maisu allmandarrak entzutea. Sekzio erritmiko beltza atzean zuela, eta gitarra zein teklatu joleak ondoan, Gregg organo zahar bat jo eta kantuan hasi denerako argi erakutsi du eskolak emateko prest etorri dela, eta ikasgai ederra utziko digula gogoan.

Oraindik aurretik ditugu Bright Eyes, Brian Setzer, Paul Weller! eta Thin Lizzy (azken hauek Danzig ordezkatzen -eta irabazten aterako gara, gure aburuz-), ez da gutxi. Stray Cats ohiak Juke Box Racket bilbotar laukotearen grina erakusten badu, ondo joango zaigu gaua. Bihar kontatuko dizuegu.

 

 

Josh Homme manda

Vaya por delante que la crónica publicada ayer, en referencia a lo ocurrido el jueves en el recinto de Mendizabala, era una crónica llorona. Como bien indicaba su titular. Y lo era partiendo de la base de que al día siguiente, con la llegada de Queens Of The Stone Age a Gasteiz, la redención sería palmaria. A medias.

Más de 18.000 personas nuevamente. La tarde noche fue para Cheap Trick. Una institución en la cultura pop rock estadounidense pero un gran desconocido en Europa. Pop alegre, canciones de amor, himnos coreables y melodías cristalinas. Todo ello desde un prisma rockero, que apunta al hard sin llegar a disparar. Para la historia del festival deberían quedar los momentos en los que sonaron “Hello there”, “I want you to want me”, “Surrender”, “Dream Police” e “In the street”. Ecos del sábado noche que nunca transcurrió dentro de una discoteca. Ecos del rock vivido en la soledad del dormitorio. Gran momento.

Bad Brains, veteranos de una escena hardcore de leyenda, fueron los primeros en batirse el cobre tras la caída de la noche. Lo hicieron con el recuerdo del sonado pinchazo que los alejó de Mendizabala tiempo atrás. Y lo hicieron bien, con autosuficiencia y buen pulso.

Hay que reconocerle a LTI, el equipo promotor del ARF, que poner a Primus tan centrados en el momento estelar de la noche es un acto honorable. Primus son, fueron, una banda que ataca el rock, el jazz o la banda sonora original de marte, a contrapié. Sin miedo a pegar marchándose, a no encajar en cualquier parte o a parecer el bicho raro que siempre ha pretendido ser. En lo alto de Gasteiz volvieron a hacerlo, volvieron a ser rockeramente epilépticos, esquivando cualquier forma de melodía clara y reescribiendo el idioma rock desde el bajo y no desde las guitarras. Seguro que no obtuvieron la aclamación popular pero tampoco hace falta.

Y por fin, Queens Of The Stone Age. Su actuación insinuaba morbo. El capo, el dueño de la banda, Josh Homme, empezó en el mundo del rock de la mano de Kyuss, histórica formación de los 90 englobada en el stoner rock. Rock árido y desértico repleto de riffs paridos por Black Sabbath. Homme partió, creó QOTSA y triunfó. En cambio, ninguno de sus compañeros de Kyuss alcanzó el éxito del que él ha disfrutado.

Un día después de que Kyuss lives!, un intento chapucero por mantener la llama viva, resultase el mejor concierto de la jornada, Homme ofreció el que estaba llamado a ser el concierto del festival. Fue directo al grano, sin demasiadas concesiones. El suyo fue casi un grandes éxitos muy bien escogido. Si algo hay que achacarle a estos QOTSA es su hierática frialdad. Homme no es precisamente el rey del micrófono. Es un ser rocoso. Austero.

Cada uno tendrá sus preferidos pero un concierto en el que suenan “Go with the flow”, “First of giveth”, “No one knows”, “Make it wit chu” o “Mexicola” tiene que ser un buen concierto. Y el del ARF lo fue. Pese a la granítica antisonrisa del jefe Homme. (2800) Izkander FERNANDEZ

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo