GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

INTERNET

Euskal Herriko itsas aldizkaria sarean jarri du Albaolak

Albaola Itsas Kultur Erakundeak Euskal Herriko itsas aldizkaria sortu du sarean, «Itsasotik begira» izeneko bloga. Horrekin batera Albaola.com ataria ere jarri du abian. Euskal Herriko itsas kulturaren normalizazioan eta jendarteratzean arraunkada bat gehiago. Blogak Euskal Herriko zein mundu zabaleko itsasoko berriak jasoko ditu, eta, horrez gain, erreportajeak, kronikak, elkarrizketak, literatur gomendioak eta abar argitaratuko ditu, aldiro-aldiro bere edukiak berrituz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo