GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

«Egoera ekonomikorik zailenean», Bildu da Barcinaren eta bere Gobernuaren kezka nagusia

Yolanda Barcinak Madrilgo lagun Jose Blanco gonbidatu kutun izan zuen atzo Nafarroako Gobernuko presidente kargua hartzeko ekitaldian. Bere hitzaldian, Barcinak esan zuen egoera ekonomikorik zailenean iritsi dela Gobernuko presidentziara. Zaharrak berri, ez baita hori ez dakien nafarrik, eta askok egoera horren ondorioak zuzenean jasaten dituzte. Galde diezaiela, besteak beste, industria eraispenak gogor jotako herrialdeko langileei, nekazariei, irakasleei, ikasleei eta haien gurasoei, bai eta Osasunbideko langile eta erabiltzaileei ere egoera ekonomiko «zail» horren berri izan duten. Baina, batez ere, esan behar zuen egoera ezin eskasago horri irtenbide bat emateko zer egiteko prest dagoen; argitu behar zuen euskararen eta oro har euskal kulturaren aurkako erasoak geldiaraziko dituen; azaldu behar zituen normalizazioa eta bakea lortzeko egingo dituen urratsak. Horretaz guztiaz ez zuen tutik ere esan, ordea. Bere kezka nagusiaz hitz egin zuen, PSNrekin gobernu ituna adostera eraman zuen kezkaz, alegia. Kezka hori Bilduren parte-hartze instituzionala da, Blancoren berbera. Eta penagarria da egoera larri horretan Gobernu horren helburu bakarra indar politiko bat baztertzea izatea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo