GARA > Idatzia > Euskal Herria

Normalizaziorako «urrats egokiak» ezarri nahi ditu Andoaingo Udalak

Andoaingo udal gobernuak hartu zuen atzo hitza azken asteetan bizkartzainak udaletxera sartzeko debekua ezarri eta piztutako «sua» behingoz itzaltzeko asmoz. Herrian «normalizazioa» ezartzea dutela helburu azaldu zuten, eta Udalean diren beste taldeekin batera sortutako hitzarmen proposamena aurkeztu zuten. Bizkartzainak udaletxera sartu ahal izango dira, eta behin segurtasuna egiaztatuta, kalera.

p012_f02_148x116.jpg

Ana ABARIZKETA |

Andoaingo udal gobernuak prentsa agerraldia eskaini zuen atzo azken asteotan bizkartzainen inguruan sortutako «polemika antzua» mahai gainean jarri, eta udalbatza osatzen duten alderdiekin izandako batzarren berri emateko. Bilduk nabarmendu nahi izan zuen beraz, hartutako erabakia «normalizaziorako egin beharreko urrats egokia» dela, eta hartutako erabakia «zuzena eta egokia» dela.

Udal gobernuko ordezkariek eman zuten prentsaurrekoa, eta Ana Karrere alkateak eta Ainara Rodriguez zinegotziak hartu zuten hitza. Azken honek eman zuen azken asteetako gertakarien balorazioaren berri. Rodriguezek azaldu zuenez, herritarrek, «interes politikoak direla medio», jomugan ikusi behar izan dute Andoain azkenaldian, baita Ana Karrere alkatea bera ere. «Irudi traketsak» eta zenbaitetan «gezurrak» ere entzun behar izan dituztela salatu zuen. Bien bitartean, udal gobernua osatzen duten Bilduko ordezkariak «isilik eta lanean» aritu direla nabarmendu zuen.

Komunikabideez ere hitz egin zuen Rodriguezek; izan ere, eta herrian gaia «erabateko lasaitasunez» bizi izan den bitartean, zenbait komunikabidek «sua piztu eta bizitu» dutela argi utzi nahi izan zuen. Andoainen, Euskal Herriko makina bat herritan bezalaxe, «kolore guztietako» indarkeria eta sufrimendua izan dela eta oraindik ere badela adierazi zuen. Andoaingo udal gobernuak bizikidetzaren inguruan hartutako neurriak, aurreko legegintzaldietan alderdi ezberdinek gobernaturiko udalerri askotan indarrean egon direla gogorarazi zuen. Eta horren harira, Bilduko zinegotziak galdera hauxe plazaratu zuen hedabideek Andoaingo aferan azaldutako jarreraren inguruan: «Zergatik ote da?».

Segurtasuna, udaltzainen esku

Andoaingo udal gobernuak argi eta garbi adierazi zuen bizkartzainak udaletxean sartzeko debekuarekin ez zuela «inolaz ere» zinegotzien segurtasuna murriztu nahi izan, ez eta horien «arrisku maila» handitu nahi izan ere. Nork edo nork pentsa zezakeenaren inguruan Rodriguezek zera argitu zuen, «alkateak hartutako neurria ez da PPko eta PSEko zinegotzien kontrako zigor politikoa».

Udaletxearen segurtasuna eta zaintza udaltzainen eskumena den neurrian, 14 bizkartzain armatu udaletxe barruan egotea ezinezkotzat jo zuten, «eguneroko martxan traba egiten duelako eta herritarrak udaletxetik uxatzen dituelako». Beraz, segurtasuna udaltzainen ardura izaten jarraituko duela garbi utzi zuten. «Guk ezin dugu onartu, azken zortzi urteetan gertatu den bezala, udaletxea pertsona armatu arrotzez gainezka egotea eta udaletxea okupatuta izatea», azaldu zuen zinegotziak. Hala ere, iritsi dira adostasunera gainerako alderdiekin. Horrela, alkateak PSEk eta PPk sinatutako hitzarmen proposamena plazaratu zuten. Bizkartzainak udaletxean dagokien udal bulegoa ikuskatu eta segurtasuna egiaztatu ostean, eraikinetik aterako dira.

Bizkartzainak udaletxetik kanpo mantentzeko neurria «testuinguru oso berezian» ezarria dela azaldu zuten, hots, bai Lakuako Herrizaingo Saila bai Barne Ministerio espainola zaintza neurriak murrizten ari direnean, hain zuzen, egun «arriskua» txikiagoa delako.

HITZARMENA

Ana Karrerek Udala osatzen duten gainerako alderdiekin adostutako hitzarmen proposamenaren berri eman zuen. Bizkartzainak dagokien udal bulegoa ikuskatu ahal izango dute, baina gero eraikinetik aterako dira.

Sindicatos de la seguridad privada piden reunión con Ares

En la ronda de preguntas realizada tras la rueda de prensa, los periodistas preguntaron a la alcaldesa de Andoain, Ana Karrere, sobre la reunión que supuestamente le ha solicitado la Asociación de Escoltas en Activo del País Vasco, según recogían algunos medios de comunicación. Tanto la alcaldesa como los concejales negaron haber recibido esa petición.

Por su parte, los sindicatos representados en el sector de la seguridad privada (CCOO, ELA, UGT y CSI-F) han solicitado una reunión urgente al consejero de Interior de Lakua, Rodolfo Ares, y al secretario de Estado de la Seguridad español, Antonio Camacho, para tratar la retirada de escoltas a «personas amenazadas». A.A

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo