GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira 600 kilokoa

Guztiak, Goiherriren erreakzioaren zain


J.L.

Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da 600 kilotan, eta ekinaldia bihar izango da, 11.00etatik aurrera Loiun.

Lehen jardunaldian ezustea izan zen Gaztedik mendean hartu baitzuen Goiherri, eta biharko saioa erabakigarria izan daiteke; izan ere, Gaztedik emaitza errepikatzen baldin badu, pisu honetako txapela lortzetik oso gertu geratuko litzake, jardunaldi baten faltan.

Goiherrik bihar garaipena lortuko balu, berriz, emozioa pil-pilean izango litzateke, baina badago hor hirugarren talde bat ere; izan ere, Mutrikuk erakutsi du gainerako pisuetan hor muturrean ibiltzeko moduan dagoela. Horiek ere gaurko ekinaldia irabazi nahi dute, eta txapelaren lehian sartu. Beraz, pisu honetan emozio latza izango da.

Baina ez dira aipaturiko hiru talde horiek bakarrik arituko lehian, Goiherri B, Getxo eta Gaztedi mistoa ere ari baitira nor baino nor. Hiru talde hauek, ordea, beste lehia bat izango dute, hots, laugarren postua nork lortuko; izan ere, orain arte ikusitakoaren arabera, aurreko hirurak koska bat gorago baitaude. Dena dela, bai lehen hiru postuetarako, baita azkeneko hiruretarako ere, ez da emoziorik faltako, taldeen artean ez baita aparteko tarterik ikusten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo