GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Gobernatuen gobernua eta pribilegioak ezabatzea helburu, neurri eredugarriak hartu ditu Bilduk

Bizkaitarrek Bildu herrialdeko bigarren indarra bihurtu eta 35 udaletako ardura eman zietenetik bi hilabete igaro dira. Atzo, Bizkaiko Bilduko ordezkariek beren lehen erabakien berri eman zuten. Batetik, gardentasuna eta parte hartzea sustatzea hartu dute ardatz, eta, bestetik, urteetan pribilegioak babestea bere existentziaren arrazoi nagusi bihurtu duen politika ofiziala deseraikitzea deliberatu dute; hasteko, herritarrek bizi duten garaiekin bat egin eta beren soldatak eta dietak jaitsiz. Ongi etorriak dira bi asmoak, Bizkaian urteetan egin eta desegin duen «erregimenak» sortu duen atmosfera oxigenatzeko ezin aproposagoak. Ulertzekoa da, hortaz, jeltzaleen tema kosta ala kosta iraganari eusteko eta beren profesionalek dituzten pribilegioak zaintzeko. Bilduk suposatzen duen berritasunari eta freskotasunari ez diote, ez, bidea erraztuko.

Horren jakitun da Bildu, eta horrekin egin beharko du bere asmoetan aurrera. Gobernatuak gobernura eraman eta, gardentasuna lege, parte hartzea sustatzeko gida praktikoa beharko da, bide zehatz eta berriak asmatuz. Bestalde, arrazoi du Bilduk: aurrerabidea pribilegioen ezabaketan datza. Zuzentasunean eredugarri, esanahi handiko erabaki txikiekin, Bizkaia berria egikarituz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo