GARA > Idatzia > Kultura

Euskaltzaindiak webgune eraberritua aurkeztu du

Atari berrituaren bidez, erabiltzaileek Orotariko Euskal Hiztegiaren bertsio eguneratua eskura izango dute, baita Auspoa bilduman 2006ra arte plazaratu ziren liburu guztiak kontsultatzeko aukera ere.

p053_f01.jpg


 
GARA | BILBO

Euskaltzaindiak webgunea eraberritu eta, gaurtik aurrera, www.euskaltzaindia.net ataria itxuraz aldatu zein eduki berriak gehitu zaizkio. Lana 2007an martxan jarri zen akademiaren Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) batzordearen gidaritzapean burutu da. Aurretik, 2008an webgunea edukietan erabat berritu zen, eta Web 2.0 teknologiara egokitu. Orain, 2011n, itxuraz ez ezik estrukturan eta edukietan ere eraberritu da.

Atariak beti eman duen informazioa ematen du orain ere; batetik, erakundeari buruzko informazio zabala, eta bestetik, Euskaltzaindiaren Arauak, Hiztegi Batua, Izendegiak, Corpusa edota Azkue Bibliotekaren eta Argitalpen Katalogoak ere. Beraz, webguneak ondoko atalak ditu: Erakundea, Hizkuntza baliabideak, Iker egitasmoak, Jagon egitasmoak, Egitasmo instituzionalak, Azkue Biblioteka eta Argitalpenak. Eta Plazaberri bloga ere webgunean eskaintzen da. Horretaz gain, bi eduki berri gehitzen zaizkio: Orotariko Euskal Hiztegiaren bertsio berria (orain arte paperezko bertsioaren sareratze hutsa zen) eta Auspoa bildumaren artxiboa.

Orotariko Euskal Hiztegiaren bertsio berriak bi aldaketa nagusi ditu. Lehen aldaketa lehen bost liburukien formatuari dagokio. Bigarren aldaketa, paperezko bertsioa kaleratu ondoren OEH aberasteko gehitu diren material berriei dagokio.

Hortaz, bigarren bertsio honetan batasuna eman zaio OEHri, lehen bost liburukiak irizpide berrien haritik zuzenduz, osatuz eta trinkotuz. Horrez gainera, urteetan zehar bildutako ohar, era guztietako zuzenketa eta beharrezko gehiketak hiztegiratu dira hamasei liburukietan. Orotarikoaren lehen bertsioan 125.276 sarrera eta 41.839 azpi-sarrera zegoen; bigarren bertsioan 140.464 sarrera eta 52.243 azpi-sarrera.

Lehenengo bi liburukietan corpusean ez zeuden (edo osorik ez zeuden) «Leizarragaren Testamentu Berria», bizkaierazko «Egiaren kanta», eta Oihenarten atsotitzak sartu dira; baita Martin Harrieten Gramatikako bi hiztegiak ere. Laugarren liburukitik aurrera baizik agertzen ez ziren Etxeberri Ziburukoaren Manualaren bigarren liburua, Haranbururen «Debozino Eskuarra», Harizmendiren «Ama Birjinaren Ofizioa» eta Tartas-en bi liburuak gehitu zaizkio corpusari. Koldo Mitxelenaren adibideak ere sistematikoki aipatzen dira.

Auspoa bilduma Antonio Zavala (1928-2009) euskaltzain osoak sortu eta gidatutako liburu-bilduma da (hasieran, izen bera zuten argitaletxeak eta bildumak). Baina 1994tik 2003ra Sendoak hartu zuen Auspoa bildumako liburuak argitaratzeko ardura, eta azken data horretatik aurrera, Gipuzkoako Aldundiak. Bilduma horren liburuak bere webgunearen bidez zabaldu ahal izateko, Euskaltzaindiak erakunde horren baimen eta laguntza izan ditu, eta aurrerantzean www.euskaltzaindia.net webgunean kontsultatzeko moduan izango den artxiboan, Auspoa bilduman 2006ra arte plazaratutako liburu guztiak bilduko dira, liburu bakoitzeko PDF artxibo bat sortu delarik.

NI RESTO DE APPLE

No, no es Apple el nombre de ningún jugador o personaje de la tarde. Es el nombre de la conocida marca de la manzana que, sin embargo, en este tipo de eventos prácticamente no cuenta con representación alguna. Su estilo cerrado, la estanqueidad de sus diseños y sus precios, no gozan del favor de los manitas.

LAZARRAGA

Orotariko Hiztegian azken urteotan agertu diren materialak bereganatu ditu, garrantzizkoena, Lazarragaren eskuizkribua. Horretaz gain Duhaldek idatziriko «Birginia testua», Larramendiren hiztegiak Ipar Euskal Herrian izandako eragina erakusteko ezinbestekoa.

AUSPOA BILDUMA

Hiru sail dira: lehena, Auspoa liburutegia deitua da eta 2006ra arte 302 zenbaki argitaratu zituen. Auspoa liburutegi nagusiak 12 zenbaki atera ditu, eta 3. saila zortzi liburuz osatua dago. Antonio Zavalaren gidaritzak ematen die liburu guztiei batasuna.

INFORMÁTICOS

Consultado un buen numero de usuarios, al margen de no haber dado con ninguno de Bilbo, nadie ha resultado ser informático. Todos aficionados, expertos en hardware y en sacar la máxima velocidad a su máquina. Los más atrevidos refrigeran el microprocesador con líquidos de color.

ESCORPIÓN

En uno de los muchos ángulos del Encounter, se encuentra un zaragozano que se ha traído el ordenador más tuneado. La carcasa es un escorpión enorme con su cola, aguijón y patas. Una obra de arte. Ha presentado un proyecto a concurso y desde la organización le están comunicando que de quién es la música utilizada, que tiene que ser copyleft... ¿No está Bautista despedido?

EN EROSKI

Las mesas combinan comida basura con bebidas, teclados, ratones y ordenadores. En un Eroski cercano nos comentan desde la oficina, muy amablemente, que este año están vendido más que el anterior. «Se nota que hay un día más y que ha venido mucha gente de fuera, catalanes, valencianos... Bebidas energéticas, colas y comida precocinada, lo que más se está vendiendo»

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo