GARA > Idatzia > Euskal Herria

Kamioilari frantses bat atxilotu du Ertzaintzak, sute bat eragitea egotzita

GARA |

Kamioilari frantses bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo, orain bi aste Irungo aparkaleku batean lau kamioiri su eman izana leporatuta.

Joan den uztailaren 7an gertatu zen sutea. Irungo Antxotxipi ibilgailu astunen aparkalekuan, lastoz betetako kamioi baten atoiak su hartu zuen. Albo batean zeuden beste hiru kamioitara zabaldu zen sutea, eta hura itzaltzeko suhiltzaileek bertaratu behar izan zuten.

Gertaeren ondorioz, 39 urteko kamioilari frantses bat Bidasoko Ospitalera eraman behar izan zuten, hanka ba- tean jasan zituen zauriak sendatzera.

Sutearen eragilea bera izan zela ondorioztatu zuen Ertzaintzak. Hain zuzen, sutearen egilea zauritutako kamioilaria bera izan dela argitu dute egindako ikerketen eta bildutako datuen arabera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo