GARA > Idatzia > Kultura

«Hobeto bidaiekin ez amestea»

p049_f01.jpg

Donostiako alkatea lan eta lan ari da aurtengo udan. Hilabete honetan astebete jai izatea espero du, «baina auskalo!», dio. Izan ere, politikak ez du oporrik hartzen... berarentzat eta lankideentzat ez behinik behin. «Etorri berriak gara, oposizioa presio asko egiten ari da... Ez dago atsedenerako astirik».

Udak iradokitzen dizun hitza edo adjektiboa?

Argia, nahiz eta aurtengoa ilun samarra izan.

Eta usaina?

Belarrarena eta itsasoarena.

 

Udako egunak ala gauak nahiago? Eta zertarako? 

Gauak, gau giroak laguntzen badu, zer edo zer lasai hartu eta hitz egiteko. Egunak kirola egiteko, paseatzeko...

 

Hondartzan eguzkitan ala itzalean ahal bada?

Itzalean, zalantzarik gabe.

 

Hondartzan ala mendian, MP3a edo irratia?

Biek dute bere momentua; mendia, agian, beste garaietarako hobeto. Irratia nahiago.

 

Egunkaria ala liburua?

Goizean goiz egunkaria. Gero, eta gauean, liburua.

 

Oporretan erabat deskonektatuta edo herrian zer gertatzen den zeharka begira?

Begiradatxo bat egunero.

Mugikorra beti ondoan duzula edo noizean behin piztuz?

Noizean behin piztuz, edo, gainerakoan, guztiz itzalita. Hori bai, aurten beti ondoan eduki beharko dut zoritxarrez!

 

Inora oporretan joaten zarenean guztia ondo lotuta eramatea gustatzen zaizu edo inprobisazioz mugitzen zara?

Lekuaren arabera. Urrutiko bidaiak nahiko lotuta edukitzen ditut, baina inprobisaziorako lekua utziz. Bertakoak, inprobisazioz beteta.

 

Maleta handiarekin ala txikiarekin?

Ahal den txikiena.

Argazki makinak ala memoriak gordetakoak nahiago?

Nahiago memoriak gordetakoak. Behin, lagun batek egunkari bat egin zuen gure bidaiarekin, eta oso polita izan zen.

 

Egin duzun oporraldirik bereziena?

Agian Malira egindako bat. Edo ama eta neska-lagunarekin Argentinara egindakoa. Hori bai, neska-lagunarekin asko izan dira bereziak Euskal Herrian bertan.

 

Egiteko duzun ametsetako oporraldia?

Hobeto bidaiekin ez amestea, gero ez dira hain politak ateratzen-eta. Hala eta guztiz ere, edozein izan daiteke zure bizitzako bidaia; ezinezkoa da aurretik jakitea.

Udan huts egiten ez duzun urteroko zita? 

Igeldoko San Pedroak eta Donostiako estropadak.

 

Uda perfektu hura gogorarazten dizun kantua?

«Hotel California».

 

Irakurri eta erabat harrapatu zintuen liburua?

«La isla del tesoro», txikitan. Nire lehenbiziko liburua, ustez.

 

Zein da Euskal Herriko gaur egungo giro politikoa deskribatzeko erabiliko zenukeen fenomeno atmosferikoa?

Ekaitzaren ondorengo ilunabar gorrixka, hurrengo egunsenti ederra aurreikusten duena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo