GARA > Idatzia > Kultura

Bestak zintzo egonez egitea borroka kirola da

Maider ETSOAN

Baionako bestak egitea zintzo egonez borroka kirol bat da gaur egun oraindik ere. Nola egin Baionako bestak emakume edo neska bat garelarik? Borrokalariaren ibilaldia da.

Zein estrategia garatu besta onak egiteko, zure lekua jaian hartzeko? Galdera kontziente edo inkontzientea da, baina, dena den, ekuazioaren irtenbidea aurkitzeke dago.

Ikuspuntuak anitzak dira: 30 urteko neska batek erraten dit lehen aldian Baionako bestetara etorri zelarik, bere ahizpa Bordeletik etorri zela niki ireki batekin.

Ba ez, Baionako bestetara niki itxi batekin etortzen gara (zuria bistan da), honaino jarria (bere lepoa erakusten dit).

Eta galdetzen diot, «eta datorren urtean zer, tchador-a?». Irribarre deserosoa egiten dit.... Ordu batzuk geroago, gauean, komunetan sartzeko itxaroten dut hogei bat urteko neska talde batekin.

Mutiko hirukote bat hurbiltzen da presatuz, presatuak. Gure aurpegietara hurbiltzen zaizkigu irribarre bat azalduz, gure aldetik era bereko keinua egitea exijitzeko... neskek egiten dute... urruntzen dira... neskak lasai daude...

Itzultzen dira, niregana hurbiltzen dira, eta, berriz ere, irribarre egitea eskatzen didate. Bakean uzteko eskatzen diet. Pusatzen naute.

Neskak niregana hurbiltzen dira babesteko, eta, erraten didate: «Egiezu irribarre faltsu bat eta horrela bakean utziko zaituzte».

Janzkeratik jarrera ezberdinetara: emakumeak estrategia ezberdinak garatzera behartuta daude inposaturiko egoeretara egokitzeko, eta, horrela, azkenean, besteek beraiengandik itxaroten dutena erratera eta egitera behartuta daude.

Nola egin, azkenean, gaua gurea izateko?

Galderak, oraindik ere, erantzunik ez du. Hori bai, urgentea litzateke Baionako herriko etxe kanpoko komisioak benetan emakumeek bestan duten lekuaz galdera pausatzea.

Baionako bestak gureak dira ere bai. Arazo horrek gizonezkoena zein emakumezkoena, hots, bestaren aktore guztiena, izan beharko luke.

Txiste matxoak, ipurdian eskuak, irain sexistak, bortxaketak, erasoak... Elkarkide izan gaitezen eraso sexisten aitzinean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo